Saaremaa

Koordenatuak: 58°25′N 22°30′E / 58.42°N 22.5°E / 58.42; 22.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Saaremaa

Sorve itsasargia
Geografia
KokapenaItsaso Baltikoa
UhartediaMoonsund Uhartedia
Azalera2673
Politika
Herrialdea Estonia
KonderriaSaare konderria
Gizartea
Biztanleria39.231
Dentsitatea13,5
Talde etnikoakestoniarrak


Saaremaa (danieraz: Øsel; errusieraz: Сааремаа; alemanez: Ösel; suedieraz: Ösel; letonieraz: Sāmsala; polonieraz: Sarema) Estoniako uharte nagusia da (finlandieraz Saarenmaa deritzo, eta "uhartearen lurraldea" esan nahi du). Itsaso Baltikoan dago, Hiiumaa uhartetik hegoaldera, Estoniako mendebaldeko kostaren aurrean. Hiriburua Kuressaare da.

Uharteak 2.673 km² ditu, eta 39.000 biztanle inguru. Saareko konderriko uharte nagusia da. Basoz estalia dago, eta puntu gorena 54 m-ko altitudean dago.

Historia

Erdi Aroan, Estoniako eskualderik aberatsena izan zen; estoniar itsaslapurren babesgunea zen. 1227an livoniarrek menderatu zuten. 1560an, Danimarkari saldu zioten, eta daniarren mende egon zen 1645 arte.

1645ean, Danimarkak Suediari eman zion, eta 1721ean, Errusiar Inperioak bereganatu zuen Nystadeko bakearen ondorioz.

XX. mendean, bitan hartu zuten alemanek. Lehen Mundu Gerran, 1917-1918 bitartean, eta 1941-1944 bitartean, Bigarren Mundu Gerran.

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saaremaa Aldatu lotura Wikidatan