Sabah Al-Salim Al-Sabah
Itxura
Sabah Al-Salim Al-Sabah (arabieraz: صباح السالم الصباح; Kuwait Hiria, 1913ko apirilaren 12a - ibidem, 1977ko abenduaren 31) Kuwaiteko emirra izan zen 1965etik 1977ra.
Salim Al-Mubarak Al-Sabahren seme gazteena izan zen. Barne ministro (1953-59), Osasun publikoko saileko presidente (1959-61), Lehen ministrorde eta Kanpo Harremanetako ministro (1962-63), eta Lehen ministro (1963-65) izan zen. 1962an Abdullah Al-Salim Al-Sabah emirrak printze oinordeko izendatu zuen.
Sabah emir bihurtu zen bere anaia Abdullah hil zenean, 1965eko azaroaren 24an. 1976ko abuztuan Legebiltzarraren lana bertan behera utzi zuen eta nazioaren interesen aurka egitea leporatu zion.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Kuwaiteko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |