Sabako Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sabako emakume apaiz bat. Ziur asko k.o. I. mendekoa
Artikulu hau antzinako erresumari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Saba (argipena)».

Saba (ge'ezez: ሳባ, Saba, arabieraz: سبأ‎, Sabaʾ, antzinako arabieraz: Himjar alif.PNGHimjar ba.PNGHimjar sin.PNG, שבא, Šəḇā; Biblian, Sheba) gaur egungo Yemengo errepublikan zegoen islamaren aurreko erresuma izan zen. K. a. VIII. mendean aipatzen da lehen aldiz, Asiria Sabari garaitu zitzaion garaian, hain zuzen. Mukarrib izeneko apaiz gorenek gobernatzen zuten erresuma. Marib eta Zufar izan ziren, hurrenez hurren, erresumako hiriburuak. Oparotasun handia izan zuen kristau aroa iritsi aurretik: ureztatze sare handiak antolatu ziren, eta Abisiniako kostalderaino hedatu zen Sabako erresuma. Kristauen eta juduen eragina izan zuten hango biztanleek, eta 525. urtean etiopiarrek hartu zuten lurraldea. Marib-eko ur-hesi handiaren hausturak guztiz txirotu zuen lurraldea eta sabatarrek emigratu behar izan zuten (542). 570. urtean pertsiarrek konkistatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]