Sabando

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sabando
Araba, Euskal Herria
Sabando Arbururako bidetik III 2010-6-6.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Arraia-Maeztu
Koordenatuak 42° 45′ N, 2° 24′ W / 42.75°N,2.4°W / 42.75; -2.4Koordenatuak: 42° 45′ N, 2° 24′ W / 42.75°N,2.4°W / 42.75; -2.4
Sabando hemen kokatua: Euskal Herria
Sabando
Sabando
Sabando hemen kokatua: Araba
Sabando
Sabando

Sabando Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. Berezko udalerria izan zuen baina aspaldian desagertua: 1877ko erroldarako Arraiari lotua agertzen da.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 38 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki herribildua da eta Donemiliaga Kukulako 1025. urteko dokumentazioan Sabando de Yuso (Sabando Behekoa) eta Sabando de Suso (Sabando Goikoa) izenak azaltzen dira. Erdi Aroan herria Gaona familiaren menpe zegoen. Leku estrategikoan kokatuta, bi dorre eraiki zituzten[1]. 1332an Fernán Ruiz de Gaona zen herriko jauna; horretaz gain Arabako artxidiakonoa eta Arriagako kofradiako kidea zen.

XVI. eta XVII. mendean Hurtado de Mendoza Orgazko Kondeak izan ziren Sabandoko jaunak. 1678ra arte herria Antoñanaren menpe egon zen; urte horretan Karlos II.a Espainiakoari bere independentzia erosi zion eta "berezko herribildua" bihurtu zen.

1887ko erroldan Arraia udalerri modernoaren barruan sartuta agertu zen[2].

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabandoko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
44 45 42 44 43 40 37 38

Eraikin aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herriko eliza Andre Maria Birjinaren Jaiotzaren omenezkoa da baina zoritxarrez ez da leku berean zegoen eliza erromanikoa, 1962-64 artean eraikitako beste bat baino[3]. Elizaren ondoan baina aparte bere dorrea dago. Eliza multzo baten zatia da; topagunea eta bolatokia ere badaude.
  • San Gerbasio eta Protasio baseliza herriaren hegoaldeko sarreran dago; inguruan egurrezko gurutze bat ere badago[4].
  • 1635eko irin-errota ere gorde da.
Dorre-siloa eta atzean Atxarte izeneko lekua.

Sabandoar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dorren hauen aztarnarik ez da geratzen, toponimian izan ezik: Torre eta Torrondo leku-izenak topa daitezke Sabandon.
  2. Sabando Arraia-Maeztuko webgunean.
  3. Eliza udalaren webgunean.
  4. San Gerbasio webgune berean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sabando Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa