Edukira joan

Sabarmati

Sabarmati
Datu orokorrak
Motaibaia
Luzera371 km
Geografia
Mapa
Koordenatuak24°35′00″N 73°18′18″E / 24.58327°N 73.3048655°E / 24.58327; 73.3048655
Herrialdea India
Indiako estatuaRajastan
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera4.164 km²
Ur-emaria120 m³/s
Bokalea
()
Arabiako itsasoa

Sabarmati (hindiz: साबरमती नदी) mendebaldeko Indiako ibaia da, Arabiako itsasoan bokalea duena. 371 kilometroko luzera du.

Sabarmatik Udaipur barrutian du iturria, Aravalli mendikatetik gertu (Rajastanen). Hasierako bidean Wakal ere esaten zaio. Ibaiaren ibilbidearen zatirik handienak Gujarat estatua zeharkatzen du, Khambhateko golkoan (Arabiako itsasoan) itsasoratzen delarik.[1]

Ahmedabad eta Gandhinagar hiriak, Gujarateko hiriburu politiko eta ekonomikoak, Sabarmati ibaiaren ertzean daude.

Kapila jakintsuaren ashrama ibai horren (batzuetan Sarasuati esaten zaio) ertzetik gertu zegoen, Bindu Sarovara izeneko aintzira baten inguruan.

Elezahar musulman batek dioenez, 1411n, Ahmed Shah Gujarateko sultanak, ibaiaren ertzean atseden hartzen ari zela, untxi batek erakutsitako ausardian inspiratu zen Ahmedabad hiria sortzeko. Untxi horrek txakur bat zuen atzetik.

Indiako independentziaren aldeko borrokan, Mahatma Gandhi buruzagi politiko erlijioso hinduistak bere egoitza Sabarmati izeneko ashramean ezarri zuen, ibai honen ertzean.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
India
Artikulu hau Indiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.