Sabbat

Sabbat edo Sabbath (hebreeraz: שַׁבָּת, ʃa'bat ahoskatua, eusk. atsedenaldia edo etena) Juduen astearen zazpigarren eguna da.[1] Juduen asteko atseden eguna da,[1] Jainkoaren gurtzari eskaintzen dioten eguna, alegia, larunbata edo zapatua. Berez, ostiraleko iluntzetik larunbateko iluntzeraino irauten du.
Sabbata Mendebaldeko kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hitza greko (sabbatton) eta latin (sabbatum) hizkuntzetara igaro zen, eta azken horretatik hizkuntza erromanikoetara. Mendebaleko euskarak ere jaso zuen hitza latinetik: zapatu.
Erdi Arotik aurrera, sorginen bilkurekin lotu zituzten sabbat-eko ospakizunak juduen aurka zeuden kristauek, eta kutsu hori gorde du egun arte hitz horrek Mendebaleko literaturan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b (Ingelesez) Hirsch, Emil; Jacobs, Joseph; Greenstone, Julius H. «Sabbath» www.jewishencyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |