Sabel-arrabol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabel-arrabola

Sabel-arrabola (ingelesez: straddle technique) altuera-jauziko teknika da, gaur egun gero eta atleta gutxiagok erabiltzen dutena. Teknika horren arabera, atletak jauzi gorantz egiten du zango hila altxatuz, ondoren gorputza jiratzen du ardatz horizontalaren inguruan eta listoia beherantz, hau da lurrerantz begira dagoela gainditzen du.[1] 1968an Dick Fosbury estatubatuarrak Fosbury Flop izeneko estilo erabat berria erabili zuen Mexikoko Olinpiadak 2,24 m. eginez irabazteko.[2] Estilo hau azkar zabaldu zen, eta laster nagusitu zen "floppers" jauzi-lehiaketa handietan.

Azken munduko errekor sabel-arrabola eginez Vladimir Jaxtxenkorena izan zen. Honek 1978an 2,34 m. egin zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  2. (Ingelesez) «Dick Fosbury - Biography» sports-reference.com.
  3. (Ingelesez) Vladimir Yashchenko (part 1) – Last King of the straddle technique. youtube.com.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.