Edukira joan

Sabel-orro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sabel-orro
Deskribapena
Motasoinu naturala
Identifikatzaileak

Sabel-orroa, gurgur edo sabel-zarata[1] hesteetako gasen eta likidoen mugimendu espontaneoak sortutako soinuak dira, gizakiengan zein animaliengan oro har.[2]

Sabeletik entzun ohi den soinua digestioaren funtzio normala da.[3] Heste meharraren goiko aldean sortzen da, aldi berean muskuluak uzkurtu egiten dira, eta elikagaiak eta digestio-zukuak traktu gastrointestinalean zehar mugitzen dira. Hesteak garbitzeko mekanismoen parte da.

Muskulu-uzkurdura hori janaria bertan dagoela edo ez dagoela gertatzen bada ere, sabel-zaratak ohikoagoak dira azken elikagaia hartu zenetik ordu asko igaro badira.[4] Beraz, gosearen seinale izaten dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.