Sabicas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sabicas, benetako izenez Agustín Castellón Campos, (Iruñea, 1912ko martxoaren 16a - New York, 1990eko apirilaren 14a) nafar flamenko gitarrajolea izan zen. Flamenkoa eta bestelako estiloak nahastu zituen lehen musikarien artean dago.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Mañueta kaleko zazpigarren zenbakian jaio zen, ijito familia batean[1]. Gitarra bere kabuz ikasi zuen eta zazpi urte zituela egin zuen debuta, bere jaioterrian. Handik hiru urtera Madrila joan zen Dorado Antzokian jotzera. Espainia osoan zehar egin zituen birak, flamenkoko abeslari nagusiei laguntzen. 1936an New Yorkera joan zen Carmen Amayarekin eta han bizi izan zen hil zen arte. Estatu Batuetatik antolatzen zituen bere errezitalak mundu osoan eta oso ospetsu egin zen. Bere diskoen bidez, eragin handia izan zuen gitarra jotzaile flamenkoetan. Hainbat domina eta sari eman zizkioten, besteak beste urrezko zenbait disko. Flamenkoaren historiako gitarra jotzaile onenetakotzat hartzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.