Sabiha Gökçen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabiha Gökçen

Bizitza
JaiotzaBursa1913ko martxoaren 22a
Herrialdea Turkia
HeriotzaAnkara2001eko martxoaren 22a (88 urte)
Hobiratze lekuaMilitary Cemetery of Cebeci (en) Itzuli
Familia
AitaMustafa Kemal Atatürk
Hezkuntza
HeziketaÜsküdar American Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria eta militarra
Jasotako sariak

Sabiha Gökçen (Bursa, 1913ko martxoaren 22aAnkara, 2001eko martxoaren 22a) militar eta hegazkinlaria izan zen. Ezaguna da munduko lehenengo emakume borroka-hegazkinlaria izateagatik, baita Turkiako lehen emakume abiatzailea ere, 23 urte zituenean.[1][2] Mustafa Kemal Atatürken adoptatutako zortzi haurretako bat ere izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabiha Gökçenen jatorria ez dago argi. Turkiako historiografia ofizialaren arabera, Atatürk-ek hartu zuen 1925ean Bursara egindako bisita batean, bizi zen egoera txarraren berri izan zuenean. Hala, Atatürk-ek adoptatutako beste haur bat bihurtu zen Sabiha, eta Ankarako presidentetza-jauregian bizi izan zen. Turkiako hiriburuan eta Istanbulen egin zituen ikasketak. Gaztetatik aeronautikaren mundua liluratuta ikusi zuen.

1936an, Turkiako Aire Indarraren Akademian sartu zen, eta, gainera, Sobietar Batasunean prestakuntza-ikastaro bat egin zuen; ondoren, pilotu-lizentzia lortu zuen. Aireko Indarrean egondako 28 urteetan, 8000 hegaldi-ordu egin zituen eta 22 hegazkin-mota probatu zituen.[3] Turkiako Aire Armadan sartu ondoren, 1937ko ekainean gerra-zerbitzua ere egin zuen, Dersimeko Matxinadan matxinatu kurduen posizioak bonbardatuz.[4] 1938an, Ataturk hil baino lehentxeago, aireko raid arrakastatsua egin zuen Balkanetako hiriburuetan, eta ospetsu egin zuen.

Hala, Sabiha Turkia errepublikano, moderno eta sekular berriaren sinbolo bihurtu zen, Atatürk-ek nahi zuen eredua.[2]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istanbulgo bigarren aireportua Sabiha Gökçen nazioarteko aireportua izendatu zuten bere omenez.[5]

1996an Estatu Batuetako Aire Indarraren "Historiako 20 hegazkinlaririk handienak" posterrean agertzeko hautatu zuten, posterrean emakume bakarra zela.[3] Google bilatzaileak, 2009ko martxoaren 22an, bertsio turkiarraren logoa aldatu zuen omenaldia egiteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sabiha Gokcen biography, Hargrave Pioneers of Aviation
  2. a b M. Şükrü Hanioğlu (2011). Ataturk: An Intellectual Biography, pág. 210
  3. a b Rosalind Miles, Robin Cross (2011). Warrior Women: 3000 Years of Courage and Heroism, pág.275
  4. Sylvia Kedourie (2000). Seventy-five Years of the Turkish Republic, pág. 21
  5. Peter J. Munson (2013). War, Welfare & Democracy: Rethinking America's Quest for the End of History, pág. 151

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]