Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Sabindarren euskara garbia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Euskara garbia terminoak bi esanahi bereizi ditu: euskara argia eta ulerterraza, batetik; eta maileguzko hitz eta esapideak —nahiz hizkuntzan aspaldi txertatuak, nahiz hartu berriak— baztertzen dituen euskara eredua, bestetik. Artikulu honen gaia bigarren adiera da; zehazki, XX. mendearen hasieran Sabin Aranak eta Euskal Pizkundearen garaiko sabindar garbizaleek sortutako eta eurek erabilitako hizkuntza eredua, erdarek kutsatu gabekoa, «euzkera garbija» euren hitzetan. Euskara garbi horren araberako neologismo edo hitz berri ugari sortu zituzten. Neologismo horiei sabinismo ere deitzen zaie. Kontuan izatekoa da, hala ere, euskarak dituen eta izan dituen forma garbizale guztiak ez direla Aranarenak eta haren jarraitzaileenak, ez baitira horiek izan euskara garbiaren zale bakarrak.

Hitz berri horietako gehienak hemeroteketan eta bitxikeria historikotzat gelditu dira gordeta; beste asko, ordea, gaur egun ere barra-barra erabiltzen ditugu: aditz, aldundi, antzoki, argazki, askatasun, batzorde, bazkide, hizki, idatzi, idazkari, ikastola, ikurriña, jaurlaritza, lehendakari, narrasti, ordezkari, ugaztun, urtaro, zaindari, zenbaki eta abar. Gaiei dagokienez, sabinismo ugari erlijio eta politika alorrei lotuta daude.

Aurrekariak eta jarraitzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendu honen aurrekari nagusia Pablo Pedro Astarloa izan zen, XVIII. mendean; eta mende hartan bertan Manuel Larramendik eta Joan Antonio Mogelek ere hizkuntzaren garbitasuna bilatu zuten.

Euskara garbiaren adibideak erraz topa daitezke Resurreccion Maria Azkueren hiztegi erraldoian, Kirikiño, Lauaxeta nahiz Txomin Agirre idazleen lanetan, edota 1937an eta Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian argitaratutako Eguna egunkarian, besteak beste. Espainiako Gerra Zibilak eta ondorengo frankismoak eredu garbiaren hedapena goitik behera oztopatu zuen, orduko ikastoletan irakasteari ekin eta gutxira.

Kontuan hartu behar da, azkenik, euskara batuaren aurreko garaiak izan zirela haiek, eta bizkaiera idatziaren hastapenekin bat egin zuela eredu honek, batzuetan euskalki horrek eraginda. Garai horietan euskara zaharrenaren formak gehien mantentzen zituen euskalkia bizkaiera zenaren ustea nahiko zabaldua zegoen, hori zabaltzen lehena Willem Jan van Eys hizkuntzalari holandarra zian zelarik, 1879an[1]. Kontuan izann behar da baita garai horretan zenbait egile bizkaitar, Juan Mateo Zabala kasu, euskalki honen barruan ere formarik "aratzenak" bilatzen saiatu zirela gipuzkerarengandik (orduan euskal literaturan hegemonikoa) aldentzeko, eta argudio bezala bizkaieraren, besteekin alderatuz zahartasuna eta araztasuna erabiltzen zutela. Azkuek gaztetan ere ideia hauek bere egin zituen, nahi zeta gero damutu egin zen[2].

Pertsona izendegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sabin Aranaren pertsona izendegia»

Sabin Aranak sortutako santuen izendegia —Deun-Ixendegi Euzkotarra deitu zuena— egilea hil ondoren argitaratu zuten, 1910ean. Kontuan izan behar da, Euskal Herri katoliko-katoliko hartan, santuen izenak jartzen zitzaizkiela ia haur guztiei. Ehun urtetik gora igaro ondoren, Sabin Aranak asmatutako izen haietako asko oso erabiliak dira gaur egun ere: Ander, Andoni, Endika, Gaizka, Gorka, Iker, Imanol, Iñaki, Irune, Jasone, Jone, Josune, Julen, Karmele, Kepa, Lander, Markel, Nekane, Zuriñe eta abar.

Zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabin Aranak zenbatzeko beste sistema bat asmatu zuen, behin baino gehiagotan aldatu egin zutena, eta azkenean gaurko zenbakiekin baliokidetzarik ez zuena.

Hemen daude zenbakien izen berri batzuen adibideak:

  • 1: Eka.
  • 20: Berramarr.
  • 100: Bostogei.
  • 1.000: Anei.
  • 2.000: Ogireun.
  • 10.000: Anbei.
  • 100.000: Anirei.
  • 1.000.000: Unei.
  • 10.000.000: Unbei.
  • 100.000.000: Unirei.
  • 1.000.000.000: Onei.
  • 10.000.000.000: Onbei.
  • 100.000.000.000: Onirei.
  • 1.000.000.000.000: Eidi.

Hizkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira letra edo izkiak izendatzeko orduko modu garbiak, arandarren arabera:

  • b: bi
  • c: cuc
  • d: de
  • dd: ildde
  • f: fi
  • g: ga
  • h: ha
  • j: jija
  • k: kask
  • l: lol
  • ll: illo
  • m: mi
  • n: non
  • ñ: iño
  • p: pi
  • rr: urr
  • s: sus
  • ss: ssuss
  • t: test
  • ts: atselts
  • tt: itte
  • tx: txe
  • tz: atzeltz
  • v: avi
  • x: axa
  • y: ya
  • z: zuz

Gramatika-garbizaletasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iritziri hedatuenek "garbizaletasuna" edo "sabindarren euskara garbia" lexiakoarekin eta "hitz berriak asmatzearekin" lotzen badute ere, garbizaletasuna gramatikan ere egon daiteke.

Hauetako bat da euskal sintaxia edo esaldi-joskera egiteko modua. Bittor Hidalgo euskal filologoaren arabera, Seber Altubek 1919-1920 urteetan atera zuen De la sintaxis vasca liburuan eta 1929an atera zuen Erderismos liburuan, euskal aditza bigarrengo tokian joanagatik (batez ere bikoteetan), "aditza esaldiaren bukaeran" lege bihurtu zuen, hau da, aditza zenbat eta gehiago atzeratzeko mandatua eman zuen. Altubek finkatu zuen beste lege bat, galderetan galdegaia beti aditzaren aurrean ezartezarena izan zen. Hidalgoren arabera, oso esaldi laburretan erabiltzen zen joera bat, mota guztietako (esaldi luzeak, menpeko perpausak, esaldi konposatuak...) lege bihurtu zuen Altubek[3]. Hidalgok dioenez, Altubek Azkueren babesa izan zuen horretarako. Hidalgoren arabera, Altubek (eta Azkuek) eragin zuen euskara "Subjekua-Objetua-Aditza" rodenako hizkuntza izatea, ordura arte "Subjektua-Aditza-Ojektua" euskaraz normalagoa zenean[4]. Hidalgoren arabera, 1900 aurreko testuetan, aditza esaldaren erdian kasuen %55ean agertzen da, eta bukaeran %28an. Hau "portzentai altua da beste hizkuntzekin konparatuz"; baina ez halako lege bat aterateko modukoa, Hidalgoren arabera [5]. Hidalgok badio baita, kasu batzuetan (Mogelen Peru Abarka eleberrian, Txomin Agirreren Auñamendiko Lorea eleberrian...) batzuetan aditza esaldiaren aurretik jarri izan dela. Hidalgoren arabera, ez da hori normalean, "baina ez da erdarakada, Altubek esan moduan"[6]. Hala ere, Hidalgok onartzen du Gipuzkoan Agustin Kardaberazek ere aditza atzeratzeko joera izan zuela, Altubek baino lehenago[7].

Bittor Hidalgoren arabera, 1900 aurretikako idazle gehienek bestelako ordenean "modu klasikoan" idazten dute. Hidalgok dio Azkueren eragina erraldoia izanagatik idaazle batzuk idazkera aldatu egin zutela joskerari zegokionean, adibidez Txomin Agirek[8].

Hidalgoren arabera, sintaxiaren arloko garbizaletasun horrek Sabin Aranak eta bere jarraitzaileek bultzatutako lexiko-garbizalatasunak baino gehiago iraun du. Bi arrazoi ematen ditu horretarako: batetik, garbizaleek "hizkuntzaren muina" lexikotik joskerara "lekualdatu" dutelako, hau da, orain lexikoaren inguruan malgutasun handiagoa dagoelako joskeraren inguruan dagoen zorroztasunaren trukean; eta bestetik, euskara batua sortzeko egin ziren kongresuetan joskerari eta Altuberen ideiak ihardesteari garrantziarik eman ez izana, eta orduan zegoen erreferentzia bakarra (Altube hain zuen) inertziaz hartu izana. Hala ere, Hidalgok badio baita ere Azkue eta Altuberen eskolako sintaxia idatzizko hizkeran gailendu dela, ahozko hizkeran oraindik ere "sistema klasiko-herrikoia" nagusi delarik[9]. Hidalgoren arabera, garbizaletasun-joera honek testuak artifizialago egitea ekarri du. [10]

Zenbait kritika izan dira honen kontra. Adibidez, hasiera baean Justo Mokoroa eta Koldo Mitxelena izan ziren kritikorik handienak, eta gerora Luis Villasante ere bai, hasieran hau azkuetar-altubetarra bazen ere[11]. 1993an Pello Esnalek eta Jose Ramon Zubimendik ateratako Idazkera-liburua lanean "aditza atzeratzeko joera lege bihurtzea" kaltegarria zela zeritzoten. [12] Bestalde, Bittor Hidalgok berak ere gogorarazten du Euskaltziandiak 1987an esan zuela euskara "ordena libreko hizkuntza bat" zela[13] .

Horoskopoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Sabin Aranak horoskoporako sortutako izenak:

  • Aries: Aritoaga.
  • Taurus: Zezenaga.
  • Gemini: Bikieta.
  • Cancer: Karramarroaga.
  • Leo: Lunaga.
  • Virgo: Neskaga.
  • Libra: Aztaga.
  • Scorpius: Lupuaga.
  • Sagitarius: Azkondunaga.
  • Capricornius: Akerraga.
  • Aquarius: Ugeta.
  • Piscis: Arrañeta.

Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abeliztia: Zoologia.
  • Abenda: Arraza.
  • Aberri: Patria, sorterri, jaioterri.
  • Abertzale: Patriota.
  • Abestu: Kantatu.
  • Abizen: Deitura.
  • Aboska: Soinu.
  • Aditz: Aditza. Lehen aldiz Larramendik proposatu zuen, baina kontzeptu erlijioso edo teologiko moduan, hau da, "elokuentzia" edo "erretolika" moduan, edota "Jainkoaren hitz" moduan. "Adi-itz" edo "adititz" formak erabili izan dira, eta ematen du erroa hau dela "aditzeko hitza". Forma modernoan erabiltzen lehena badirudi Jose Ignacio Arana izan zela, eta Azkuek ere proposatu zuen, Sabin Aranak baino lehenago. Kurioski erdaraz "verbo" hitzak ere esanahi biak hartzen ditu.
  • Agerrpen: Aurkikunde, aurkikuntza.
  • Agintz: Agindu.
  • Agurtza: Arrosario.
  • Aintza: Loria.
  • Aizkunde: Ahazte, ahanztura.
  • Akeita: Kafe. Esanahi modernoan, modu zabalean erabiltzeko Azkuek proposatu zuen hitza. Antza denez belar mota bat izendatzen zuen eta hasieran kafearen esanahi gisa "lokalismo" bat eta baita "soziolekto" bat izan zitekeen, hau da, Baxenafarroako Donamartiriko emakumeek (soilik Donamartirin eta soilik emakumeek) "kafea" esateko erabiltzen zuten hitza, auzokideek uler ez zezaten (orduan emakumeek kafea hartzea ez omen zegoen ondo ikusitua). Azkuek hitz "orokor" bezala proposatzeko arrazoiak ez daude garbi, Julio Urkixoren arabera nahasketa bat izan zen. 1936-1937 arteko Eusko Jaurlaritzaren egunkari ofizialean erabiltzen zuten.
  • Alderdi: Partidu politiko. Aurretik hitza izan bazen "parte", "zati" edo baita "Inguru" esateko. Batez ere Iparraldean "Fakzio" edo "Bando" esateko ere XIX mendean badugu hitza, adibidez Duvoisinek erabilitakoa; baina Hegoaldean Sabin Arana baino lehen ere tarteka, "hitz kultu" gisa erabili zen, esaterako Eusebio Azkuek edo Blas Praderek (Euskal Erria aldizkarian) erabili zuten. Hala ere, ezin uka Sabin Aranak hitz honen zabalkundean eta batez ere "alderdi politiko moderno" esanahiarekin identifikatzerakoan izan zuen eragina (beste gauza batzuen artean bera izan baitzen ofizialki partidu bat "alderdi" izendatzen lehena).
  • Aldeztu: Defendatu.
  • Aldundi: Diputazio. Antza denez Azkuek proposatu zuen hitza dugu. Aurretik ekauta erabiltzen zen, jada Larramendik bilzten zuen hitza. 1917an Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen aldiz erabili zuen "aldundi". Hala ere, Euskaltzaindiko idazkari izan zen Nazario Oleagak, bere idazkaritza-aldian, oraindik ekauta hitzaren alde egin zuen.
  • Agakaskadi: Alfabetu
  • Antzerrki: Komedia.
  • Antzerrti: Teatro, Antzerki.
  • Antzoki: =
  • Ardoki: Artegi, saroi, korrale.
  • Argazki: Fotografia, erretratu. Antza denez Manuel Arriandiaga izan zen hitza proposatu zuena.
  • Argittaldu: Argitaratu.
  • Arlaban: Har(t)zuri, alabastro.
  • Arrdotzari: Limoi-edari, limonada.
  • Arremon: Aldatu.
  • Arren: Otoitz.
  • Arriantzerti: Eskultura.
  • Arroki: Belaki. Esponja (es). Éponge (fr).
  • Arrpide: = (Harpide).
  • Artezkari: Zuzendari.
  • Askaldi: Hasiera.
  • Askatasun: = Mogelek erabili zuen lehen aldiz "askatutasun" formaren pean. Francisco Ignacio Lardizabalek "askatasun" bezala erabili zuen; baina bi horien kasuan ohitura-erraztasun edo ohitura-askatasunari zegokion, askatasun politikoari baino (edo asko jota, Lardizabalen kasuan, askatasun indibiduala esna nahi zuen). Ziurrenik Sabin Arana izan zen lehena askatasun politikoaren esanahiarekin "askatasun" erabiltzen. Esan beharra dago Aranak nahiago zuela eta maizago erabili zuela "azkatasun" forma "askatasun" forma baino.
  • Asmainddu: Asmoa kendu, burutik kendu.
  • Astamakila: Txabalina.
  • Atarapen: Ondorio, emaitza.
  • Atsege: Goibel, abailduta.
  • Atzaldu: Azaldu.
  • Atzegun: Bezpera.
  • Atzorro: Eskularru.
  • Auna: Pirinio.
  • Aunarr: Piriniotar.
  • Aur-iztia: Pediatria.
  • Aurgintz-iztia: Obstetrizia.
  • Aurreztu: Aurkeztu.
  • Autetsi: Hautatu, aukeratu. Sabino Aranak neologismo gisa asmatu bazuen ere, Lapurdin eta Nafarroa beherean tradizio luzeko hitza da hautetsi.
  • Auteskunde: = (Hauteskunde).
  • Autsegubazten: Hausterre-egun, hauts-egun.
  • Atetiko gaitz-iztia: Patologia kirurgikoa.
  • Azarrmen: Ausardia.
  • Azkatasun: = (Askatasun).
  • Azke: = (Aske).
  • Azketsi: Barkatu.
  • Azkintxa: Hezkuntza.
  • Aztaki: Gramo.
  • Aztakin: Balantza.
  • Azurbaltz: Espainiar. Sabin Aranak erabili zuen, baina Juan Martin Elexpururen arabera, Bergara aldean jada erabiltzen zen kanpotarrak, batez ere erdaldunak, izendatzeko.

B[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bakal: Monarkia.
  • Bakalderri: Erresuma.
  • Bakaldun: Errege, erregina.
  • Bakaulki: Tronu, jargoi.
  • Bakezaletasun: =
  • Baltzerri: Espainia.
  • Bar: Landare, begetal.
  • Barru gaitz-iztia: Patologia medikoa.
  • Barrukatu: Erauzi, atera.
  • Barrutaldu: Injektatu, xiringatu.
  • Batzakintza: Bilduma.
  • Batzakuntza: Kontseilu.
  • Batzoki: Biltoki.
  • Batzorde: = Lehen aldiz 1916an agertu zen Euskal Esnalea aldizkarian, eta Bizkaiko Aldundiak 1917an erabili zuen (jeltzaeak gobernuan zirela),, Txinditza-Batzordea (Ogasun-Batzordea) ofizialki organu bat izendatuz. 1919-1920ko aktetan Euskaltzaindiak onartu egin zuen. Sabin Aranak ez zuen sekula ere erabili, askotan kontrakoa uste izan bada ere.
  • Bazkide: =
  • Bazkun: Elkarte.
  • Begiztu: Begiratu.
  • Bekostun: Diadema.
  • Belastun: Belarritako.
  • Beldu: Apostolu.
  • Ben: Ganorazko, formal.
  • Berbegikera: Hikuntza.
  • Beribil: Automobil.
  • Bernazorro: Zangozorro, polaina.
  • Berrbixi: Berpiztu.
  • Berrbizkunde: Berpizkunde.
  • Berrogeikaro: Garizuma, berrogeialdi.
  • Besostun: Besoko.
  • Bidezabal: Errepide.
  • Bilddegi: = (Biltegi).
  • Billebai: Erdaindu, ingurebaki, zirkunzidatu.
  • Biltzilla: Urria (hilabetea).
  • Bitxain: Bidezain.
  • Biztoki: Mundu.
  • Bultzi: Tren.
  • Burdi: Bagoi.
  • Burestun: Koroa.
  • Buruindu: Burua moztu, lepo egin.
  • Burukatu: Asmoa kendu, burutik kendu.

D[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dagonilla: Abuztua. Forma horretan Sabin Aranak erabili zuen lehen aldiz, baina aurretik bazegoen dagenila edo daguenila, Julio Urkixoren zuzendaritzapeko Eusko Ikaskuntzaren atsotitzen hiztegiak, Azkuek edo Koldo Mitxelenak bildu duten moduan.
  • Dardarindarr: Elektrizitate.
  • Deikun: Iragarki.
  • Deun: done edo san (Deun Ander, Deun Jon...). Sabin Aranak proposatu zuen hitza, lehendik zegoen "done" hitzaren aldaera-forma "jator" moduan, jada bazegoen "deunge" (saindu gabeko, gaizto; "donge" hitza arruntagoa bazen ere Larramendik esan moduan) hitzetik eratorria.
  • Deun Oro: Domu Santu.
  • Dotxera: Aleman (hizkuntza), alemaniera.

E[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ederti: Arte.
  • Edesti: Historia.
  • Egazegikorr: Txartel, paper.
  • Egazki: Aireplano.
  • Egutegi: =
  • Ekandu: Ohitu.
  • Elerti: Literatura.
  • Elestu: Deskribatu.
  • Elgaro: Abendualdi.
  • Emegaitz-iztia: Ginekologia.
  • Enda: Arraza.
  • Epaikari: Epaile.
  • Erabijau: Eraldatu.
  • Ereserki: Himno.
  • Eresi edo Ereserti: Musika.
  • Ereski: Musika-nota.
  • Ereskin: Musika-tresna.
  • Eresti: Abesti.
  • Erizkizundi: Galdeketa, itaunketa.
  • Errikatu: Erbesteratu, atzerriratu, emigratu.
  • Erritaldu: Immigratu.
  • Errkal: Errepublika.
  • Errki: Erregio, eskualde.
  • Esakun: Errefrau, atsotiz, esaera zahar.
  • Eseskaldi: Tentaldi, tentazio.
  • Eskestun: Eskumuturreko.
  • Eskotera: Eskoziera.
  • Eskuztatu: Tratatu, hartu.
  • Espetxe: Kartzela.
  • Estuntza: Kate.
  • Euzkadi: Euskadi, Euskal Herria.
  • Euzkelgi: Euskalki.
  • Euzkotar: Euskadikoa.

G[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaizkatu: Salbatu. Sabin Aranak proposatutako neologismoa, bere jarraitzaileen artean nolabaiteko arrakasta izan zuen, egun ahaztuta badago ere. Deribatuak ere atera ziren, adibidez, "gaizkatzaile". Egun, Sabin Aranaren azken etxea izan zen Sukarrietako eraikinean, Aranaren omenez jarritako plaka batzean "Euzkadiren gaizkatzaile" deitzen diote.
  • Gaitz-izti: Patologia.
  • Gangeri: Kolera, Gangeseko eritasun).
  • Garagarrdo: Garagardo, zerbeza.
  • Garrestun: Gerriko.
  • Gaudi: Unibertso.
  • Gedin: Bokal.
  • Gentza: Bake.
  • Gerkerri: Grezia.
  • Gezna: Mezu.
  • Gezna-etxe: Enbaxada.
  • Geztoki: Infernu.
  • Gixaldi: Gizaldi, mende.
  • Giza-soin iztia: Anatomia.
  • Gogo Deun: Izpiritu Santu.
  • Gogo-gaitz iztia: Psikiatria.
  • Gogo-lantze: Kultura. Agian lehen aldiz Joxe Migel Barandiaranek erabili zuen 30 hamarkadan. Eusko Jaurlaritzak ere erabili zuen, bere sail bati "Zuzentza eta Gogolantze Zaingoa" izena jarri zion.
  • Goi-buru: Lelo.
  • Goizparr: Ebanjelio.
  • Goizparrgille: Ebanjelista.
  • Gongotzon: Goiaingeru.
  • Gopatz: Erlijio.
  • Gosaldu (?): =
  • Goteun: Izpiritu Santu.
  • Gotzain: Apezpiku.
  • Gotzaiztu: Deabru.
  • Gotzon: Aingeru
  • Goxaldu: Gosaldu, barautsi.
  • Guda: Gerra. Larramendiren garaitik dokumentatzen den hita. Iztuetak eta Duvoisinek ere erabili zuten XIX mendean. Azkuek hobetsi zuen.
  • Gudaldi: Bataila.
  • Gudari: =
  • Gudarozte: Armada.
  • Guramen: Borondate, desio.
  • Gurtarin: Automobil.
  • Guturi: Hiria.
  • Guzpar: Ebanjelio.

I[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ibaittu: Urak gainezka egin.
  • Ibirkera: Hebreera.
  • Idatzi: Izkiriatu. Forma horretan Sabin Aranak erabili zuen, baina aurretik Mogelek "iratsi" edo "eratsi" erabiltzen zituenengan oinarritu zen. Azkuek "iratsi" formaren alde egin zuen, "ts" horren alde eta "tz"-z idaztearen kontra. Aranaren garaikide ziren Kirikiñok eta Etxeitak tarteko "iratzi" ere erabili zuten.
  • Idazkari: =
  • Idazkola: Bulegoa.
  • Idazkortza: Bolaluma
  • Idazkun: =
  • Idazpen: Artikulu.
  • Idazti: Liburu.
  • Igali: Fruta.
  • Igarrle: Igarle, profeta.
  • Igidin: Kontsonante.
  • Ikastola: Ikastola, eskola, ikastetxe. Hitz hori, forma horretan, lehen aldiz Sabin Aranak erabili zuen, baina aurretik bazegoen ikasola: Karmelo Etxegaraik eta Jose Manuel Etxeitak erabili zuten, eta lehenago, iparraldean Martin Duhalde itzultzaileak eta Emile Larrek. Larramendik ere aipatu zuen behin, baina hitz horren erabileraren aurka aholkatzeko. Garai hartan edozein ikastetxe, baita "akademia" eta are "korronte intelektual" esateko balio zuen hitzak. Egungo forman, hau da, euskarazko ikastetxe esateko, agian Kepa Enbeitak erabili zuen lehen aldiz. Hitzaren esanahi horren arabera, lehen ikastola dena -euskara hutseko eskola- 1914an sortu zen Donostian, nahiz eta "Ikastola" hitza ez erabili (hala ere bazeuden aurrekari batzuk: Azkuek 1896an sortu zuen Euskal Ikastetxea, baina hori euskaraz irakasteko baino, euskara bera irakasteko zen. Bestetik, 1903an Bilbon ikasgaiak euskaraz irakasten zuten ikastetxea zabaldu zuten salletarrek, baina hura ikastetxe elebiduna zen, ez euskara hutsekoa). Kepa Enbeitaren ekarpenaz gain, hitzaren "euskarazko ikastetxe" esapidea 1932an Euzko Ikastolen Batza, soilik euskarazko eskolak biltzen zituena sortzeak eragin zuen. Hala ere, esanahi berri hori agertzeak ez zuen berehalakoan esanahi zaharra ("edozein ikastetxe") baztertu: Lino Akesolok eta Orixek (honek 1958an), "ikastetxe" esateko erabiltzen jarraitu zuten. 1936an Eusko Jaurlaritzak ikastetxe edo are Unibertsitate esateko erabili zuen. 50ko hamarkadan sortzen hasi zen "ikastolen mugimenduak" hitza halko eskolekin identifikatzen alagundu zuen pixkanaka. Ikastole horietako gehienak parrokialak ziren, egungo esanahiaren azken ezaugarria, hau da, euskal eskolak izateaz gain gurasoen kooperatiba jabetza erregimenekoak izatea 70. hamarkadan hasi zen agertzen, ikastola ia guztiak behin betikoz legeztatu eta ofizialki parrokial izatetik kooperatibo izzatera pasa zirenean.
  • Ikerrkunde: Bisitazio.
  • Ikurr: Ikur.
  • Ikurrdi: Armarri.
  • Ikurriña: Euskal bandera.
  • Ikurrkun: Marka.
  • Ikurpen: Esangura.
  • Ikurrton: Sakramentu.
  • Ingalera: Ingeles hizkuntza.
  • Ingaleldun: Ingelesdun.
  • Ingi: Paper.
  • Ingoski: Orrialde.
  • Ingurrazti: Koaderno.
  • Ingurrti: Liburuxka, foileto.
  • Iñarkun: Funtzio.
  • Iñarkun iztia: Fisiologia.
  • Iradigi: Inauguratu.
  • Irakarri: Ernaldu.
  • Irakastola: Katedra.
  • Irakastola Nagusia: Unibertsitatea.
  • Irar(r)kola: Inprimategi.
  • Irarle: Inprimatzaile, tipografo.
  • Irasle: Fundatzaile.
  • Iraterti: Arkitektura.
  • Irazan: Sortu.
  • Irazapen: Sorrera, sorkuntza.
  • Irazti: Liburu.
  • Irazti-Deun: Biblia.
  • Ispel: Ostra.
  • Italeldun: Italierazko hiztun.
  • Itxasozti: Nabigatzaile.
  • Itxasuri: Itsasaldeko udalerri.
  • Ixarrti: Izar-multzo, konstelazio.
  • Izkelgi: Dialekto.
  • Izki: Letra, hizki.
  • Izkillu: Arma.
  • Izkin: Silaba.
  • Izkinde: Hiztegi.
  • Izkittegi: Alfabeto.
  • Izkoren: Itsasgora.
  • Iznaskaldi: Hitz gurutzatuak, gurutzegrama.
  • Izparr: Albiste, berri.
  • Izparringi: Egunkari.
  • Izpel: Likido, isurkari.
  • Izperen: Itsasbehera.
  • Iztabo: Ibai-aho, bokale.

J[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jai nagosi: Pazko.
  • Jasokunde: =
  • Jaunerri: Jaurerri.
  • Jaupa: Meza.
  • Jaupari: Apaiz, abade.
  • Jaupari-buru: Bikario.
  • Jaurlaritza: Gobernu. Antza denez, lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzak berak erabiltzen du 1936an. Hala ere, aurretik badago "jaurlari" edo "yaurlari", hau da "gobernadore", Euskaltzaindiaren 1919ko aktetan zerrendan agertzen da lehen aldiz neologismo gisa; ematen duenez Azkuek proposatua.
  • Jazokintza: Historia.
  • Josulagun: Jesuita.

K[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kalteztu: Erasotu, borrokatu.
  • Kedatz: Intsentsu.
  • Kittutasun: Askatasun.
  • Kondaira: Historia. Lehen aldiz kontaira forman erabili zuen Joanes Etxeberri Sarakoak, baina antza denez «narrazio» esanahiarekin zerabilen. «Historia» adierarekin, erabiltzen lehena agian Jüsef Egiategi izan zen, 1785ean. Iparraldean erabiltzen zen, Hegoaldean baino gehiago; Hegoaldera XIX. mendean hedatu zen. Hala ere, Sabin Aranaren aurretik, XIX. mendean jada «historia» esan nahirik ageri da Hegoaldean ere, adibidez Frantzisko Ignazio Lardizabalen Testamendu zarreco eta berrico condaira liburuaren izenburuan, edo Joan Ignazio Iztuetaren Guipuzcoaco Provinciaren condaira edo historia liburuaren izenburuan. Txomin Agirrek ere erabili zuen.
  • Kotxo: Gozoki.
  • Kozkotegi: Kalbario.
  • Kulatz: Puntu.

L[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Laburrpen: Laburpen.
  • Lagatasun: Askatasun.
  • Lagi: Lege.
  • Lagi-kalte: Kontraforu.
  • Lagi-zarr: Foru.
  • Lagundi: Erlijio konpainia.
  • Lakemen: Baimen.
  • Landola: Bulego, ofizina.
  • Landu: =
  • Larru-iztia: Dermatologia.
  • Latera: Latin hizkuntza.
  • Lateldun: Latinezko hiztun.
  • Laterri: Estatu, herrialde.
  • Laterrkera: Konstituzio.
  • Laurrleko: Pezeta.
  • Laztantsu: Maitabera, amultsu.
  • Lehendakari: Presidente. "Lendakarija" idatzita Euskal Esnalea aldizkariak erabili zuen 1911an. Bizkaiko Aldundiak ere forma hori erabili zuen (Gipuzkoan "lendakaria" erabiltzen zen). Hala ere, Blas Praderek, 1897an "lenenkari" adiera erabili zuen "presidente" esateko.
  • Lei: Beira.
  • Lekaide: Monje.
  • Lekaime: Moja.
  • Lekaretxe: Monasterio, komentu.
  • Lekaro: Basamortu, desertu.
  • Lobel: Likido, isurkari.
  • Loki: Soka.
  • Lotau: Lokartu.
  • Ludi: Lur planeta.
  • Lugontzi: Buztinezko ontzi.
  • Lun: Lehoi.
  • Lurraldu: Lurperatu.
  • Lurrkatu: Azaleratu.
  • Lutelesti: Geografia.

M[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maketerri: Espainia.
  • Margo: Kolore.
  • Margoerti: Margolaritza.
  • Megope: Izpiritu.
  • Menaldu: Ahalbidetu.
  • Menasta: Metal.
  • Menbetari: Konkistatzaile.
  • Mendi-estuntza: Mendikate.
  • Mengatu: Askatu, burujabetu.
  • Minge: Mutu.

N[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Narrasti: =. Astarloak proposatutako hitza, antza denez. Tolosako Euzkel Egutegian "narrazti" bezala agertzen da.
  • Narreztu: Narrastu, herrestatu. Azkuek erabilitako hitza, bai "Narrastu" forman. "Narrastu" Apaolazak erabili zuen 1890an, badirudi bera izna zela lehena idazten. "Narreztu" badirudi Sabin Aranak erabili zuela lehen aldiz. Joseba Zinkunegin "naarraztu" erabili zuen. Ematen duenez, nahiko kontsentsuzko neologismoa izan zen. Hala ere, "Narrasti" jada Astarloarengan agertzen da.
  • Narruinddu: Larrutu.
  • Naskaldi: Nahaste-borraste.
  • Nekaldu: Zigortu.
  • Nekauzte: Nekaldi, Pasio (Jesukristorena).
  • Neskutz: Birjin, dontzeila.
  • Neurrkin: Metro (neurri).
  • Notin: Pertsona.

O[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Obendi: Bekatari. Sabin Aranak erabili zuen lehen aldiz, alta, "hoben", "oben", "hogen" edo "ogen" tradizio handiko hitzak dira. Etxeparek "ogen" erabiltzen zuen, Leizarragak "hogen", Martin Goietxek "oben" eta Estebe Materrek eta Joanes Etxeberri Ziburukoak "hoben". Migel Ros, 1616an Erronkariko alkate izan zenak, bere gutunetan ere "hoben" zerabilen. Egun "hogen" eta "hoben" hobesten dira, "h"-rekin.
  • Obenge: Errugabe, hobengabe.
  • Oguzi: Ahoskatu.
  • Oipen: Ohitura.
  • Olantxe: Amen.
  • Oldau: Oholeztatu, oholtza jarri.
  • Oldoztu: Pentsatu.
  • Olerki: Poema.
  • Olerti: Poesia.
  • Ondi: Aldare.
  • On-esan: Bedeinkatu.
  • Onespen: Bedeinkapen.
  • Ontzibijau: Ontziz aldatu.
  • Opailla: Apirila.
  • Opaldu: Eskaini, dedikatu.
  • Ordezkari: = Arana Goirik proposatutako hitza. Xabier Lizardik "Ordezlari" ere erabili zuen.
  • Oroagindu: Dekretu.
  • Orrbanbako: Sortzez garbi.
  • Orrinddu: Hostoa kendu edo erori.
  • Orrittau: Hostoa atera.
  • Orrkarrte: Urrats, pauso.
  • Orrlegi: Berde, orlegi.
  • Osakintza: Medikuntza.
  • Oska: Soinu.
  • Oski: Oinetako, zapata.
  • Otseindatu: Zerbitzatu.
  • Otzandasun: Bake.
  • Otzari: Freskagarri.
  • Oztez: Handizka.
  • Oztin: Urdin.

P[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pantzeldun: Frantses (hiztun).
  • Pantzera: Frantses (hizkuntza).
  • Pantzetarr: Frantziar, frantses (herritar).
  • Pantzeskarr: Frantziskotar.
  • Pizkunde: =

S[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Salben: Salmenta.
  • Saneurri: Salneurri.
  • Sellaro: Seihileko.
  • Semakarr: Seme bakar.
  • Senaldi: Belaunaldi.
  • Sendakitz gogo-iztia: Psikologia medikoa.
  • Sendakitzia: Farmakologia.
  • Sendi: Familia.
  • Sendu: Ernaldu.
  • Sengi: Seme-alabak.
  • Soin-eun iztia: Histologia.
  • Soin-gaitz iztia: Anatomia patologikoa.
  • Soñubidun: Diptongo.
  • Soñukera: Fonetika.
  • Sorrkalde: Sortalde.
  • Sorrkun: Jatorri.
  • Sudur-eztarri-belarri-iztia: Otorrinolaringologia.
  • Sukarri: =
  • Suzikunde: Suntsipen.
  • Suztau: Erre.

T[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tirrpainddu: Tripak kendu.
  • Toki-elesti: Toponimia.
  • Txadon: Eliza.
  • Txaide: Kale.
  • Txasko-egin: Asko hitz egin.
  • Txaunburu: Parroko.
  • Txauno: Kapera.
  • Txikarrpen: Txikigarri, diminutibo.
  • Txikikuskin: Mikroskopio. Joseba Zinkunegi itzultzaileak erabili omen zuen lehen aldiz, XX mendeko 20 hamarkadan.
  • Tximistargi: Elektrizitate. Azkuek idatzi zuen lehen aldiz 1897an, "Euskalzale" aldizkarian, baina berak aitortu zuen bera ez zela hitza asmatu zuena, "Beste batek" egin zuela. Jose Manuel Etxeitak ere erabili zuen. Eusko Jaurlaritzak 1936an beren boletinetan ere erabilitako hitza da. (Antza denez, Sabin Aranak ez zuen inoiz erabili, "dardarindar" proposatu zuen).
  • Txindi: Diru. Manuel Arriandiagak proposatutako hitza, "diru" moduan. Egun ahaztuta dago, baina XX mendearen lehen herenean zabalkunde handia izan zuen, Lauaxetak zein Manterolak erabili zuten, baita ere Joseba Altuna zein Joseba Zinkunegi itzultzaileek. Baita ere Tolosako Euzkel Egutegiak, Bizkaiko Foru Aldundiak 1918an, zein Eusko Jaurlaritzak 1936an. Blas Praderek 1913an lehen aldiz "txanpon" bezala erebili zuen, esanahi horrekin Joseba Zinkunegi itzultzaileak ere erabili zuen.
  • Txingi: Bitxi (apaindura).
  • Txirotasun: Pobrezia. Baliteke Sabin Arana izatea hitz hau lehen aldiz erabili zuena, alta, "txiro" hitza tradizio luzeko hitza da. Bizkaian "ezeukitasun" (baita ere "ezeuki") tradizio luzeko hitza zen aurretik.
  • Txonitz: Sermoi, prediku, homilia.

U[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uarrpen: Oharpen.
  • Uaua: Ume.
  • Ugarrte: Uharte, irla.
  • Ugaztun: = Baliteke Sabin Aranak erabili izana lehen aldiz. Juan Maria Dornaku Beraren hiztegian azaltzen da (1909)
  • Ugutz: Bataio.
  • Ugutzari: Bataiatzaile.
  • Ulerrtu: Ulertu, konprenitu, entelegatu.
  • Untzau: Iltzatu.
  • Urgatu: Uretatik atera.
  • Urpeontzi: Urpeko, itsaspeko.
  • Urralde: Aldriko.
  • Urrutidazki: Telegrafo.
  • Urrutizki(n): Telefono.
  • Urtaro: =
  • Urtu: =
  • Usano: Usapal.
  • Ustasun: Xumetasun.
  • Usteri: Legenar, legen beltz, Hansenen gaixotasun.
  • Uzkurtza: Erlijio.

X[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Xe-biziztia: Mikrobiologia.

Z[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zaindari: = Larramendik erabili zuen "Zaitari" edo "Zaintari" formetan. "Zaindari" forma XIXan dokumentatzen da, adibidez, Bizkaian Andra Mariari eskainitako abesti batean 1890an. Beraz ez dirudi Sabin Aranaren neologismoa denik.
  • Zeindasun: Kalitate.
  • Zenbaki: Numero. Sabin Aranak egunkarien edo aldizkarien argitalpenen zenbakiak izendatzeko erabili zuen. Ematen duenez hortik pasa zen "zenbatzeko zenbaki" izatera. Bigarren esanahi honetan 1917an Bizkaiko Foru Aldundiak erabili zuen lehen aldiz.
  • Zenbatasun: Kantitate, kopuru.
  • Zendin: Adjektibo.
  • Ziatzez: Xeheka, txikizka.
  • Ziñeskitz: Kredo.
  • Ziñopa: Martiri.
  • Zintzaldi: Tentaldi, tentazio.
  • Zomortxo: Mikrobio.
  • Zugazno: Zuhaixka.
  • Zuzkidatzizti: Ortografia.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara
  1. ZABALTZA, Xabier: Mater Vasconia. Lenguas, fueros y discursos nacionales en los países vascos. Hiria. Donostia, 2005, 113. or.
  2. ZABALTZA, Xabier: Mater Vasconia. Lenguas, fueros y discursos nacionales en los países vascos. Hiria. Donostia, 2005, 115. or.
  3. HIDALGO, Bittor: "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (I)" in Hizpide, 35. zkia (39-51 orr.), 1996
  4. HIDALGO, Bittor: "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (III)" in Hizpide, 37. zkia (23-31 orr.), 1996
  5. HIDALGO, Bittor: "Euskaraz aditza esaldiaren atzean doala dioen legea gezurra da". Lotura: https://www.argia.eus/argia-astekaria/1921/bittor-hidalgo-euskaraz-aditza-esaldiaren-atzean-doala-dioen-legea-gezurra-da
  6. HIDALGO, Bittor: "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (III)" in Hizpide, 37. zkia (23-31 orr.), 1996
  7. HIDALGO, Bittor: "Euskaraz aditza esaldiaren atzean doala dioen legea gezurra da". Lotura: https://www.argia.eus/argia-astekaria/1921/bittor-hidalgo-euskaraz-aditza-esaldiaren-atzean-doala-dioen-legea-gezurra-da
  8. HIDALGO, Bittor: "Euskaraz aditza esaldiaren atzean doala dioen legea gezurra da". Lotura: https://www.argia.eus/argia-astekaria/1921/bittor-hidalgo-euskaraz-aditza-esaldiaren-atzean-doala-dioen-legea-gezurra-da
  9. HIDALGO, Bittor: "Euskaraz aditza esaldiaren atzean doala dioen legea gezurra da". Lotura: https://www.argia.eus/argia-astekaria/1921/bittor-hidalgo-euskaraz-aditza-esaldiaren-atzean-doala-dioen-legea-gezurra-da
  10. HIDALGO, Bittor: "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (I)" in Hizpide, 35. zkia (39-51 orr.), 1996
  11. HIDALGO, Bittor: "Euskaraz aditza esaldiaren atzean doala dioen legea gezurra da". Lotura: https://www.argia.eus/argia-astekaria/1921/bittor-hidalgo-euskaraz-aditza-esaldiaren-atzean-doala-dioen-legea-gezurra-da
  12. HIDALGO, Bittor: "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (I)" in Hizpide, 35. zkia (39-51 orr.), 1996
  13. HIDALGO, Bittor: "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (II)" in Hizpide, 36. zkia (21-27 orr.), 1996