Sabiniano (505eko kontsula)
Itxura
Sabiniano (505eko kontsula) | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | V. mendea | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | VI. mendea ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | General Sabinianus Magnus | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Gradua | Magister militum |
Flavius Sabinianus (grezieraz: Σαβινιανός; floruit 505–508) Ekialdeko Erromatar Inperio goiztiarreko politikari eta militarra izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sabiniano Magnoren semea zen, Iliriko probintziaren Magister militum-a (479 – 481). Anastasio I.a enperadorearen iloba batekin ezkondu zen, eta 517ko Anastasio Paulo Probo Sabiniano Ponpeio Anastasio kontsularen aita izan zen.[1]
505ean kontsula izendatu zuten, eta 508an Iliriko probintziaren Magister militum-a. Armada handi eta ongi hornitua izan bazuen ere, Horreum Margiko inguruan Huno eta Ostrogodoen armadek garaitu zuten. Hunoak Mundo jeneralaren gidaritzapean zeuden eta Ostrogodoek Pitziasen gidaritzapean. Porrotaren ondoren Natoko gotorlekura joan zen, bizirik atera ziren bakan batzuekin.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Whitby, Michael. (1992-03). «The Prosopography of the Later Roman Empire. By John Robert Martindale. 240mm. 2 vols. Pp. xlv + 1575. Cambridge: Cambridge University Press, 1992. ISBN 0-521-20160-8. £200.00.» The Antiquaries Journal 72: 209–209. doi: . ISSN 0003-5815. (Noiz kontsultatua: 2025-01-21).
- ↑ Ammien Marcellin; Croke, Brian. (2001). Count Marcellinus and his Chronicle. Oxford University Press ISBN 978-0-19-815001-5. (Noiz kontsultatua: 2025-01-21).