Savoiako etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabodia Dinastia» orritik birbideratua)
Savoiako etxearen armarria

Savoiako etxea (italieraz Casa Savoia) Italia iparraldeko familia noblea izan zen, oinetxea Savoiako dukerrian zuena. XIX. eta XX. mendeetan Italiako eta Espainiako koroak eduki zituen.

Haren jatorriaz ez da datu segururik. Batzuen arabera, Savoiako familia galiar-erromatar ahaltsu baten ondorengoa bide da. Beste batzuen ustez, ordea, haren etorkia Champagnen edo Burgundian dago. Dinastia ahaltsua izan da: XI. mendetik aurrera Savoian eta Piemonten izan ziren agintari; XVIII. mendetik aurrera Sizilian eta Sardinian, eta 1861-1946 bitartean Italian eta Espainian.

Hunberto I.a, Eskuzuri deitua (Savoiako kondea 1027-1048 bitartean), izan zen dinastiaren aitzindaria. Gero, Karlos Manuel I.arengandik sortu zen Savoia-Carignanoko adarrak hartu zituen Sardiniako (1720) eta Italiako (1861) koroak XVII. mendean. Viktor Emanuel II.a izan zen Italiako lehen erregea (1861). Viktor Emanuel II.aren ondoren sortu zen Aostako adarrekoa izan zen Amadeo Savoiakoa, Espainiako erregea 1870-1873 bitartean.

Savoiako etxeko monarken zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savoiako etxearen armarria (1890-1946)
Savoia-Aosta Duke etxearen armarria
Savoia-Genova Duke etxearen armarria
Amadeo I.a Espainiakoaren armarria

Savoiako kondeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savoiako dukeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siziliako erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PiamonteSardiniako erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napoliko printzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste herri batzuetako erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]