Sabrage

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xanpaina irekitzen sable batez.
Xanpaina irekitzeko sablea.
Botilen lepoak sablearekin jo ondoren.

Sabrage edo sableatu xanpaina irekitzeko teknika bat da. Horretarako sable bat erabiltzen da. Teknika hau zeremoniazko ekintzetan erabiltzen da.

Teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botila ireki nahi duena sable bat hartuz botilaren gainetik igarotzen du tapoi alderaino. Sableak indarrez lepoan jotzen du. Armaren indarrak lepoaren beira puskatzen du, horrela tapoia eta inguruko lepoa kenduz. Kortxoa, koroa eta beira elkarrekin erortzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez teknika hau Frantziako armadan zabaldu zen Iraultzaren ondoren, Napoleondar Gerretan. Napoleondarren zaldunderiaren, hau da husarren arma maitatuena sablea zen. Urte horietan lortu zituzten garaipenak ospakizunak antolatzeko motibo dezente eman zien; festa horietan ohitura zabaldu omen zen. Napoleon Bonapartek berak ere horren alde agertu zen esaldi hau esan zuenean: «Dans la victoire, vous méritez du champagne, dans la défaite, vous en avez besoin.» (Xanpaina! Garaipenean batek xanpaina merezi du, desegigoan behar du).[1]

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohitura honen inguruko kondaira asko daude. Esaterako Madame Clicquot Ponsardin-ek, Champagnen senarra oso gazte (27 urtez) hil zenean ondare gisa etxe txiki bat jaso zuen. Emakumea gaztea zen eta Napoleonen ofizialei harrera egiten zien. Hauek, neska liluratzeko, goizeko lehen orduetan sabrage egiten zuten haren aurrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]