Sacagawea
Sacagawea | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Salmon (Idaho), 1780(e)ko hamarkada |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | xoxonea |
Heriotza | Fort Lisa (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: Tifus exantematikoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Toussaint Charbonneau |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() |
Sacagawea —ahoskera: /səˌkɑːɡəˈwiːə/; era berean Sakakawea eta Sacajawea izenez ezaguna— (1788ko maiatza - 1812ko abenduaren 20a) xoxone etniako emakume bat izan zen, lemhi tribukoa. Lewis eta Clarken espedizioari Louisianako Lurraldea esploratzen lagundu ziolako da ezaguna.
Sacagaweak espedizioarekin bidaiatu zuen, Ipar Dakotatik Ozeano Bareraino, milaka kilometroan zehar. Amerindiar populazioekin kultura harremanak ezartzen lagundu zuen, eta ekarpenak egin zizkion natura-historiari.