Edukira joan

Sacsayhuaman

Koordenatuak: 13°30′28″S 71°58′56″W / 13.50778°S 71.98222°W / -13.50778; -71.98222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sacsayhuaman
Kokapena
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdeaCuscoko eskualdea
Peruko probintziakCusco probintzia
HiriaCusco
Koordenatuak13°30′28″S 71°58′56″W / 13.50778°S 71.98222°W / -13.50778; -71.98222
Map

Sacsayhuaman (aimarazko saqsaw, "asetzeko tokia", eta waman, "belatza" hitzetatik, hots, "belatza asetzen den tokia" ) Cusco hiritik bi kilometro iparraldera dagoen gotorleku zeremoniala da. XV. mendean eraikitzen hasi ziren, Pachacutecen agintaldian, baina Huayna Capacek amaitu zuen XVI. mendean.

Gotorlekutik inguruaren ikuspegi panoramiko paregabea dago, Cusco hiria bera barne.

Sacsayhuaman "gotorleku zeremoniala" Cuscotik bi kilometrora dago, antzinako Inka Inperioaren hiriburua izan zena. 3700 metroko altueran dago eta 3093 hektareako azalera hartzen du. Harana Ausangate Pachatusan eta Cinca mendiek inguratzen dute, eta Tullumayo ibaiak bustitzen du. Toki horrek paisaia biziki ederra du, flora eta fauna ugariak, besteak beste llamak eta belatzak.

Hondakinen irudi panoramikoa.

Gotorlekuaren tokia animalia sakratuaren burua da, eta hitz horrek duen itzulpenetako bat, hain zuzen ere puma burua da. Pachacutec Inca Yupanquik, bederatzigarren Inka izan zena, hiria birdiseinatu eta etzandako puma forma eman zion (puma gauza lurtarren zaindaria da).

Bertako eraikinek hartzen duten espazioa bereziki handia da. Arreta gehien pizten dute gotorlekuaren irudiari jarraitzen dioten harrizko hiru harresiek.

Sacsayhuamanen mapa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]