Sada Abe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sada Abe
Sada Abe portrait.JPG
Bizitza
Jaiotza Kanda (en) Itzuli1905eko maiatzaren 28a
Herrialdea  Japonia
Heriotza 1970 ondoren (114 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak japoniera
Jarduerak
Jarduerak Geisha eta kriminala
IMDb ch0023927

Sada Abe (japonieraz: 阿部 定 Abe Sada?, Kanda (Tokio), 1905eko maiatzaren 28 – 1970 pasa ondoren) Japoniako geisha izan zen. 1936an bere amorantea ito egin zuen, ondoren ernalkinak mozteko.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sada Abe erdi mailako familia baten zazpigarren seme-alaba zen; guztiak zortzi ziren baina bakarrik lau helduak izatera lortu zuten. Familiak Kanda tatamiak egiteko lantegia zuen. Osakan prostituzio munduan sartu zen eta 1930. hamarkadan Tokion. Han ospe txarra lortu zuen: iskanbila ugari sortu zituen, bezeroei dirua lapurtzen zien, prostituzioa legala zen lokal bat utzi zuen zerbitzari bezala aritzeko. Prostituzio ilegalean ere aritu zen baina behin baino gehiagotan uzten saiatu zen.[2]

Sada Abe ospea amorante hil zuenean zabaldu zen. 1936ko maiatzaren 18an, sexu harremanetan aritzen ari zirenean Saba Abek Kichizo Ishida amorantea ito egin zuen, ondoren, zakila eta potroiak mozteko. Ondorioz, atxilotu zuten eta Bigarren Mundu Gerra bukatu arte, preso egon zen. 1948an bere autobiografia idatzi zuen, Memoirs of Abe Sada: Half a Lifetime of Love, japonieraz. 1970. hamarkadan, bestetik, desagertu zen eta pentsatzekoa da gaur egun hilda dagoela.[3]

1976an Nagisa Oshima zinema zuzendariak Ai no korīda (Zentzumenen inperioa) filma egin zuen bere ospea mundu osoan zabalduz.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abe, Sada (1948). Memoirs of Abe Sada: Half a Lifetime of Love (阿部定手記―愛の半生 Abe Sada shuki – Ai no hansei), 1998, Tokyo: Chuokoron sha. ISBN 978-4-12-203072-5.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Donald Richie. Retratos japoneses: crônicas da vida pública e privada. São Paulo: Editora Escrituras, 2000. pp. 42-47.
  2. Schreiber, Mark (2001). «O-Sada Serves a Grateful Nation». The Dark Side: Infamous Japanese Crimes and Criminals. Tokio: Kodansha. 184-190 or. ISBN 4-7700-2806-7.
  3. Johnston, William (2005). Geisha, Harlot, Strangler, Star: A Woman, Sex, and Morality in Modern Japan. New York: Columbia University Press. ISBN 0-231-13052-X.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]