Sadie Sink

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sadie Sink

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSadie Elizabeth Sink
JaiotzaBrenham (Texas)2002ko apirilaren 16a (22 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
JarduerakActris (en) Itzuli, telebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta abeslaria
Lan nabarmenak

IMDB: nm5584750 Allocine: 665139 Rottentomatoes: celebrity/sadie_sink Allmovie: p852529 0 Metacritic: person/sadie-sink IBDB: 494078
Facebook: thesadiesink Twitter: SadieSink Instagram: sadiesink_ Edit the value on Wikidata

Sadie Elizabeth Sink (Brenham, Texas, 2002ko apirilaren 16a) estatubatuar aktore da eta Netflixen, "Stranger Things" telesailean, Max Mayfield pertsonaia interpretatzeagatik eta "American Odyssey" telesailean Suzanne Ballard papera egiteagaitik ezaguna da.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sadie familia handi batean hazi zan. Jacey izeneko ahizpa txiki bat dauka eta horretaz gain, beste hiru neba daukaz: Caleb, Spencer eta Mitchell. Bere gurasoak Casey eta Lori dira. Bere aita futboleko entrenatzaile moduan jarduten dau eta bere ama matematikako irakaslea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izen osoa Sadie Elizabeth Sink da. 2002an jaio zan Texas-en. Txikitatik, neskak sormena handia eukan eta hasieran modako arropa diseinatzaile izatearekin amesten eban, baina gero dena aldatu zan. Egun batean, Disney Channel-eko High School Musical filma ikusi eban eta ikusi ebanetik aurrera aktuazio txikiak egiten hasi zan etxean bere nebarekin.

Orduan, bere ama erabaki eban Sadieri norabide horretan garatzeko aukera ematea. Houston-era joan ziran eta Sadie antzerki-estudio batean antzezpena ikasten hasi zan irakasle ospetsuekin. Baita, dantzatzen eta kantu klaseak hartzen hasi zan. Handik urte gutxira, Broadwayko agertoki handian hasi zan antzezten.

Horrek, Annie (2012) antzerkiko paper nagusia lortzen lagundu eban 11 urtekin eta, ostean, "The Audience" antzerkian, Isabel II erregina bezala antzeztu eban. Handik aurrera hasi zen Sadieren biografia profesionala eta antzerkietan eta zineman egindako ibilbidea.

2013an egin eban debuta Hollywooden, "Lana" bezala, FOX TVko The Americans telesailaren zati batean. Baita, luzemetrai eta laburmetraietan parte hartu eban. 2015an, "American Odyssey" seriean Suzanne Ballard papera interpretatu eban. Paper hau bere filmetako garrantzitsuenetariko bat bihurtu zan. 2016an "Chuck" filmean agertu zan, Zachary Levi eta Adam Baldwin aktoreekin batera. Filmazioen eta emanaldien agenda, familia New Jerseyra bizitzera eraman eban. Holan, neskak maite ebana egin ahal izan eban, baina aldi berean, eskolan ikasten jarraitu eban.

Sadie Sink Millie Bobby Brown-rekin

Benetan aukera handiena lortu ebanean, eta ospe handia eman ziona, 2017an izan zan, Netflixen fikziozko beldurrezko telesailean, "Stranger Things". Max, nerabe baten papera, antzeztu eban. Neska ilegorria, patinatzea gustoko ebana eta bideojokoetan aritzen dena. Sadiek ez zekian skate-ean ibiltzen eta egunero hiru orduz, bi hilabetetan zehar entrenatzen egon behar izan zan. Hasieran, telesailaren bigarren denboraldian bakarrik aurkeztu zan. Horren ostean, telesaileko rol garrantzitsuenetako bat lortu eban, beraz, hurrengo denboraldian ere agertu zan.

Gero, beste bi filmetan protagonista izan zan: "Real Rocky" eta "Glass Castle " eta oraindik proiektu gehiagotan lan egiten dabil.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik gustoko izan dau sukaldaritza eta Master Chef Junior realitian parte hartu gura eban.

Gaur egun, proiektu zinematografiko berrietan parte hartzen dau, modaren inguruko desfileetan parte hartzen dau eta eskolara doa. Datozen urteetan, bere ikasketak unibertsitate batean jarraitzeko asmoa dauka.

Jakina da, Woody Harrelson aktorearen familia eta alabaren oso laguna dela. Baita, Millie Bobby Brown-en lagun ona da eta Mexikora oporretan bidai bat partekatu dabe euren familiekin batera.

Gaur egun, Sadie New York-en bizi da.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia
2016 Chuck Kimberly
2017 The glass castle Lori Walls
2018 Dominion Kontalaria
2019 Eli Haley
2021 La calle del terror (2. pelikula): 1978 Ziggy Berman
2021 La calle del terror (3. pelikula): 1666 Constance Berman/ Ziggy Berman
2021 Dear Zoe Tess DeNunzio
2021 All to well (laburmetraia) Ella
2022 The Whale Ellie

Telebista eta telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Kapituluak
2013 The Americans Lana << Mutually Assured Destruction>> kapituluan
2014 Blue Bloods Daisy Carpenter << Insult to Injury >> kapituluan
2015 American Odyssey Suzanne Ballard Zerrenda nagusian
2016 Unbreakable Kimmy Schmidt Tween Girl << Kimmy sees a sunset! >> kapituluan
2017-gaur egun arte Stranger Things Max Mayfield Zerrenda nagusian

Antzerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia
2012 Annie Annie
2015 The Audience Isabel II erregina

Sariak eta Izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018. urtetik, Sadiek izendapen asko jaso dauz. Lehenengo izendapena, MTV Movie Award sarietarako izan zan, Pantailako Duorik Onena izateagatik. 2020an, telebistako drama-aktore onenaren Aktoreen Sindikatuaren sarirako izendatuta egon zan. Azkenik, 2022. urtean, MTV Movie Award Sarirako izendatu eben berriro, Aktuazio Beldurtu Onenaren sarirako. Oraingoz, ez dau horietako saririk lortu, baina lan asko eta ikasketak geratzen jakoz oraindik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]