Sadr

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sadr
Diagram showing star positions and boundaries of the Cygnus constellation and its surroundings
Cercle rouge 100%.svg

γ Cygniren kokapena
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Cygnus
Igoera zuzena 20h 22m 13.70184s
Deklinazioa +40° 15′ 24.0450″
Itxurazko magnitudea (V) 2.23
Ezaugarriak
Mota espektrala F8 Iab
U−B kolore indizea +0.54
B−V kolore indizea +0.67
Aldakor mota Pultsante
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv) -7.5 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: +2.39 mas/u
Dec.: -0.91 mas/u
Paralajea (π) 1.78 ± 0.27 mas
Distantzia approx. 1.800 au
(approx. 560 pc)
Magnitude absolutua (MV) -6.12
Zehaztasunak
Masa 12.11 ± 0.71 M
Erradioa 150 ± 80 R
Argitasuna (bolometrikoa) 33,023 L
Gainazaleko grabitatea (log g) 1.02 ± 0.10
Tenperatura 5790 ± 100 K
Biratze abiadura (v sin i) 15 km/s
Adina 1.2 × 107 urte
Beste izendapenak
Sadr, Sadir, Sador, 37 Cyg, HR 7796, BD +39°4159, HD 194093, SAO 49528, FK5 765, HIP 100453.
Datubase erreferentziak
SIMBAD data

Sadr, Sadir edo Sador, γ Cygni (γ Cyg / 37 Cyg) izarraren izen propioa da, Cygnus konstelazioko bigarren dizdiratsuena Deneben ondoren ((α Cygni). Iparraldeko Gurutzearen asterismoaren erdian kokatua, bere itxurazko magnitudea +2,23koa da. Bere izena, arabierazko صدر şadr, "bularra" hitzetik dator, hitz honek, Kasiopea konstelazioko Schedar izarrari ere izena ematen diolarik. Lurretik 1500 argi urteko distantziara dago.

Sadr, F8 Ib mota espektraleko supererraldoi hori bat da, gutxi gora-behera, gure Eguzkia baino 65.000 aldiz argitsuagoa, bere azaleko tenperatura 6500 kelvinekoa delarik. Bere dizdira eta tenperaturaren arabera, jaio zenean, bere masa, gure eguzkiarenaren halako 12 zela estimatzen da, bere bizitza supernoba bezala amaitzeko mugan kokatzen duena. Hertzsprung-Russell diagraman, izarrak ezegonkor bihurtzen eta pultsatzen hasten diren tokitik gertu kokatua dago, dizdiran aldaketak izaten dituelarik. Izar aldagarri garbia ez denez, modu konplexu batean pultsatzen duela dirudi, 74 eguneko ziklo batean.

Bisualki, Esne Bidearen toki konplexu batean kokatua, IC 1318 igortze nebulosa lausoak inguratzen du, izar gazte eta beroek argiztatua. Hala ere, Sadr ez da nebulosa horren zati, hau eta Lurraren arteko erdi bidean baitago, lehen planoko izar bat delarik. NGC 6910 kumulu irekia ere, hau ere eremu bisual berean dagoena, askoz urrutiago dago.