Saeeda Etebari
| Saeeda Etebari | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Afganistan, 1988 (37/38 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bitxi diseinatzailea eta ekintzailea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Saeeda Etebari (Afganistan, 1988 edo 1989) artista bitxigilea da. Etebarik meningitisa izan zuen urtebete zuenean, eta horrek gor utzi zuen. Afganistango Arte eta Arkitekturako Turquoise Mountain Institutuan bitxigintzan trebatu zen. Washingtongo Smithsoniano Institutuan erakusketa bat egiteko aukeratu zuten. BBCren 100 Mujeres 2021 zerrendan aintzatetsi zuten.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saaeda Etebari Pakistango errefuxiatu eremu batean jaio zen. Bederatzi seme-alabetatik hirugarrena izan zen. Urtebete besterik ez zuenean, meningitisa garatu zuen, eta, Etebariren esanetan, entzumen-galera eta berba egiteko ezintasuna ekarri zion horrek. Etebarik ezin zuen eskolara joan, hortaz, aitak gorrentzako eskola bat sortu zuen alabak ikas zezan.[2][1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Graduatu ostean, Etebariren nebak Turquoise Mountain Institute proposatu zion. Etebariren lana Afganistanen hazi zen lekuko kulturan dago inspiratuta. Etebariren pieza ospetsuenetako bat esmeraldazko eta urrezko lepokoa da, Pippa Small bitxigile britainiarrarekin diseinatu zuena eta Smithsonian Institutionen erakutsi zena. Etebariren lana Afganistanen hazi zen lekuko kulturan inspiratuta dago.[2][1]
Erakusketa Smithsonian Institutuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016. urtean, Etebari hautatu zuten Abdul Matin Malekzadah eta Sughra Hussainyrekin batera Smithsonian Museoan erakusketa bat egiteko. [2][4][5]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2021ean BBCren 100 Women zerrendan sartutako emakumeetako bat izan zen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c BBC 100 Women 2021: Who is on the list this year?. 2021-12-07.
- ↑ a b c d «Afghan Artisans Coming to Washington, D.C., To Demonstrate Their Crafts and Creativity in Vibrant Exhibition - Smithsonian Institution Press release | LegiStorm» www.legistorm.com.
- ↑ a b BBC 100 Women 2021: Who is on the list this year?. 2021-12-07.
- ↑ Wolfe, Alexandra. «A Quest to Keep Afghan Culture Alive» WSJ.
- ↑ Dingfelder, Sadie. (2021-12-23). How Turquoise Mountain is helping Afghan artisans preserve and pass on their skills. ISSN 0190-8286..