Safi al-Din xekearen hilobia

Koordenatuak: 38°14′55″N 48°17′29″E / 38.2486°N 48.2914°E / 38.2486; 48.2914
Wikipedia, Entziklopedia askea
Safi al-Din xekearen hilobia
مجموعه آرامگاه و خانقاه شیخ صفی الدین
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaArdabil
Irango eskualdeaArdabil County
Koordenatuak38°14′55″N 48°17′29″E / 38.2486°N 48.2914°E / 38.2486; 48.2914
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1334
ErlijioaSufismoa
Xiismoa
Arkitektura
Materiala(k)harria, adreilua, Igeltsua eta lauza
EstiloaIlkhanid architecture (en) Itzuli
Timurtar arkitektura
Safavidar arkitektura
Azalera2,1353 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii) eta (iv)
Erreferentzia1345
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea2010 (XXXIV. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Safi al-Din xekearen khānegāh eta santutegi multzoa (persieraz: مجموعه آرامگاه و خانقاه شیخ صفی الدین‎) Safi-ad-din Ardabili xekearen hilobia da, Ardabil hirian kokatua[1]. Khānegāh bat sufi anaidi baten egoitza eta bakartegia da eta Arbileko hau XVI. mende hasieratik XVIII. mende amaierara eraiki zen irandar arkitektura estilo tradizionaletan.

2010ean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Safi xekea, safaviek ezarritako sufi ordena bateko buruzagi gailena, Ardabilen jaio zen. Hiltzean, safaviek hilobi-meskita forma balioetsi zuten, eta hilobia bere mausoleoa oroitz-aretoarekin meskitaren eskuinaldean kokatu.

Multzora sartzeko lorategi luze bat zeharkatu behar da.[2]. Multzoak patio txiki bat du (31x16 m) eta eraikin nagusiek hau inguratzen dute.

Multzoaren oinplanoa

Mausoleoa bere seme Sadr al-Dīn Mūsā xekeak ezarri zuen, Safi xekea hil ondoren 1334an[3]. Arkitektura multzoa berriz, XVI-XVIII artean eraiki zen. Mausoleoa bera kupuladun dorre bat da, zeramika urdinez estalia eta 17 m garai. Alboan XVII. mendeko Portzelana Etxea dago, santutegiko portzelanazko ontzi zeremonialak gordetzen dituena[2]. Multzoan beste eraikin ugari daude, mendez mende hainbat funtzio izan dituztenak, hala nola liburutegia, meskita, eskola (madrasa), zisterna, ospitalea, sukaldeak, okindegia eta bulego batzuk. Santutegira doan bidea zazpi segmentutan zatitua dago, sufi mistizismoaren zazpi mailak adierazten dituztenak. Mausoleoko atal batzuk zortzi atek banatzen dituzte, sufismoaren zortzi jarrerak irudikatzen dituztenak[4][5].

Atal batzuk gehitu zizkioten eraikin nagusiari safavi dinastiaren garaian. Gainera, beste safavi xeke eta guduen biktimak ere bertan hilobiratuta daude, Txaldirango guduan hildakoak esaterako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]