Edukira joan

Safia El Aaddam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Safia El Aaddam
Bizitza
JaiotzaTarragona1995eko uztailaren 17a (29 urte)
Herrialdea Katalunia
Talde etnikoaAmaziga
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
arabiera
hebreera
amazigera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filologoa eta aktibista

Twitter: SafiaElaaddam Instagram: hijadeinmigrantes Edit the value on Wikidata

Safia El Aaddam (Tarragona, 1995) kataluniar filologoa, idazlea eta arrazakeriaren aurkako aktibista eta amazigh-a da. Sare sozialetan hijadeinmigrantes ezizenarekin egin da ezaguna. Bi liburu kaleratu ditu: Hija de inmigrantes (2022) eleberria eta España ¿racista? (2024) saiakera.

Tarragonan jaio zen, 1995ean. Gurasoak Marokotik Kataluniara emigratu zuten laurogeiko hamarkadan.[1] Filologia arabiarra eta hebrearra ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean.[2][3] Horrez gain, Esku-hartze Sozialean eta Haur eta Nerabeen Arretan masterra egin du eta gizarte-hezitzaile gisa jarduten du gazte migratzaileekin.[2][3]

Espainiar estatuan jaio eta bi hamarkada baino gehiagoz bertan bizi arren, ez zuen espainiar nazionalitatea lortu 27 urte bete arte.[2][3][4][5] Horrek pertsona migratzaileen seme-alabek pairatzen duten diskriminazioa eta arrazakeria salatzera eraman du. Ezizena, "hijadeinmigrantes", daraman blogean eta sare sozialetan aritzen da eta bere lehenengo liburuak izen bera darama.[2][3][4][5]

Solidaritate-ekimenak bultzatu ditu espainiar nazionalitate aitortua duten pertsonen eta nazionalitate aitortua ez duten pertsonen artean, besteak beste, hauteskundeetan botoa lagatzeko, atzerritartasuneko hitzorduak lortzen laguntzeko edota, pandemia garaian, erosketak egin ezin zituztenak laguntzeko.[2][4][1][6] Halaber, arrazakeriarekin lotutako hainbat gairi buruzko artikuluak idatzi ditu Catalunya Plural[7] eta IDEES aldizkarietan.[8]

Hija de inmigrantes (2022) izan zen bere lehenengo eleberria, fikziozko kontakizun autobiografikoa, hiru belaunaldiren esperientziak jorratzen dituena.[3][9][1][10] Emigratzen duten familien dolua eta nostalgia, beren haurrei etorkizun hobe bat emateko amets eta itxaropenak irudikatzen dira, baita belaunaldi batzuen eta besteen arteko talkak eta ingurune baztertzaileak eskaintzen dituen aukera errealak eta osasun mentalean duen eragina ere.[3][11][10][12][13]

2024an España ¿racista? argitaratu zuen. Arrazakeria sistemikoaren sustraietan sakontzen du, eta segurtasuneko espazioak izan beharko luketenak (eskolak, osasun-zentroak edo gizarte-zerbitzuak) kolektibo ahulen etsai handiak direla azaltzen du.[14][15][16]

Sariak eta aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2022an, Mujer Hoy aldizkariak arlo guztietako talentu gazteen selekzioa zen Generación Next deiturikoaren 50 emakumeetako bat zela aitortu zuen.[17]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Hija de inmigrantes, extranjera de por vida» La Vanguardia 2023-03-09.
  2. a b c d e «Safia ElAddaam: “Todo el racismo que sufren nuestros padres, lo sufrimos nosotros”» www.elsaltodiario.com.
  3. a b c d e f «Safia El Aaddam: "Hay un negocio enorme con la acogida de menores migrantes"» www.publico.es 2022-05-30.
  4. a b c «Safia El Aaddam, impulsora de 'Te cedo mi voto': "Esperemos que deje de ser necesario y se elimine la Ley de Extranjería"» www.publico.es 2023-05-27.
  5. a b Sánchez, Gabriela. (2023-05-17). «Nacer en España pero no poder votar hasta los 27 años: "Llevo demasiado tiempo luchando por un derecho que me arrebataron"» ElDiario.es.
  6. «Safia El Aaddam: “España es racista, pero no hay que verlo como un insulto ni como algo malo”» El Español 2022-05-31.
  7. «Safia El Aaddam, autor a Catalunya Plural» Catalunya Plural 2021-08-06.
  8. «Safia El Aaddam» IDEES 2023-12-12.
  9. «Safia El Aaddam: “De pequeña reniegas de tus raíces para no sufrir tanto rechazo, pero lo sufres igual”» ElHuffPost 2022-06-05.
  10. a b EFE. (2022-06-06). «Safia El Aaddam: "Las personas migrantes viven en estrés constante"» Zenda.
  11. «Safia El Aaddam: "Se habla cero de la salud mental de la infancia migrante"» Ecuador Etxea 2023-03-21.
  12. documentacion. (2024-01-05). «Safia El Aaddam: “Creo que es más importante estar atentos al bullying que la asignatura que vas a dar”» Confederación Salud Mental España.
  13. Romero, Tatiana. (2022-09-21). «El racismo es un riesgo para la salud» Pikara Magazine.
  14. Martí, Elena. (2024-11-02). «‘España ¿racista?’, el nuevo libro de Safia El Aaddam sobre el racismo» Why Not Magazine.
  15. «Safia El Aaddam: “El racismo no surge de la ignorancia, es un ejercicio consciente”» www.elsaltodiario.com.
  16. «Safia El Aaddam, activista: "Dejar de mentir en los libros de historia es el primer paso para reparar el racismo estructural en España"» www.publico.es 2024-11-26.
  17. «Este sábado, en Mujer Hoy, Generación Next, 50 mujeres que ya son el futuro» Mujer Hoy 2022-03-04.

Ikusi, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]