Sagako gaztelua

Koordenatuak: 33°14′45″N 130°18′08″E / 33.245744°N 130.302153°E / 33.245744; 130.302153
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sagako gaztelua
100 Fine Castles of Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Saga
Japoniako hiria Saga
ChōchōJōnai
Koordenatuak33°14′45″N 130°18′08″E / 33.245744°N 130.302153°E / 33.245744; 130.302153
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1602
JabeaNabeshima clan (en) Itzuli
KomisarioaNabeshima clan (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)harria
Ondarea
Webgune ofiziala

Sagako gaztelua (japonieraz: 佐賀城 Saga-jō?) Japoniako Kyushu uharteko Saga hirian dagoen gaztelu japoniarra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muromachi Aroan Ryūzōji leinuaren herri gotortua zegoen bertan baina Shimazu eta Arima leinuek bat egin eta Ryūzōjitarrak garaitu zituzten 1584ean eta hauen buruzagia zen Nabeshima Naoshigek gaztelu bat eraikitzea erabaki zuen. Nabeshima leinua Toyotomi Hideyoshiren aldekoa zen eta Japoniarren Koreako inbasioan parte hartu zuen, bai eta Sekigaharako gudan Tokugawa Ieyasuren alde ere. Honi esker Nabeshimatarrek agindu zuten Sagan 1868ko Meiji berrezarkuntzararte.

1591 eta 1593 artean eraiki zen Sagako gaztelua. Hasierako gazteluak bost solairutako dorre nagusia zeukan eta 80 metrotako zabalera zuen putzuak inguratzen duen. 1726an sute batek gaztelua ia erabat erre zuen. Bi urtetan jauregiaren zati handi bat berreraiki zuten. 1835ean beste sute bat izan zen eta berriz berreraiki zuten.

1868an Meiji berrezarkuntzak daymioak kanporatu zituen. 1874an samuraien iraultza izan zen, Sagako matxinada izenaz ezagutzen dena. Otsailaren 16an hasi zen eta apirilaren 9an enperadorearen armadak Sagako gaztelua hartu eta matxinada bukatu zen. Borroka hauetan gazteluaren gehiengoa erre egin zen.

2001 eta 2004 artean gazteluaren zatirik handiena berreraiki zen eta gaur egun Japonian berreraikitako egurrezko gaztelu handiena da. 2006an Japoniako 100 gaztelu ederrenen zerrendan sartu zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]