Saganen estandarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carl Sagan 1987an

Saganen Estandarra edo ECREE (extraordinary claims require extraordinary evidence)[1], "Aparteko baieztapenek aparteko frogak behar dituzte" aforismoa laburtzen duen neologismo bat da. “Sagan estandarra” bezala izendatu zen Carl Saganek, “Cosmos” telebista saioan esaldi zehatz hori erabili ondoren. Arauak metodo zientifikoaren eta eszeptizismoaren oinarrizko printzipio bat azaltzen du, eta baieztapen baten baliozkotasuna zehazteko erabil daiteke.

ECREEa maiz aipatzen da anomalia zientifikoei edo korronte nagusitik ateratzen den edozein baieztapeni buruzko ikerketak ezeztatzeko. Baieztapena justifikaziorik eta azalpenik gabe egin ohi da, aipamen hutsa nahikoa balitz bezala eztabaida itzaltzeko eta edozein oposizio legitimo deskalifikatzeko. Pulvererrek (2015:2723) azaldu zuenez, "Egokia da aparteko baieztapenak egiten dituzten lan partikularrak ere ebidentzia-maila altuenetan oinarritzea, eta horiek gainditu eta aparteko baliozkotze-mailara igotzea. "

ECREEren sustrai modernoak fenomeno paranormalen eztabaidaren testuinguruan dauden arren, korronte nagusien hipotesi zientifikoak ezeztatzeko ere erabili da. [2]

Aurretik, Théodore Flournoy, 1899an, Pierre-Simon Laplace, 1814an, eta Thomas Jefferson, 1808an, antzeko adierazpenak egin zituzten. Lance Armstrong txirrindulariak ere antzeko esaldi bat erabili zuen 2004an dopin salaketak ukatu zituenean.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saganen estandarra, Tressoldiren arabera (2011), "Metodo zientifikoaren bihotzean dago, eta eredu bat da pentsamendu kritiko, pentsamendu arrazional eta eszeptizismorako nonahi". Hala ere "aparteko ebidentziaren" neurriak ebaluazio subjektiboaren erabat mende daudela ere onartu zuen.[2]

Baina hau ez da iritzi bakarra “Sagan estandarra” "Eszeptizismo zientifikoaren oinarrizko printzipioa" eta "mugimendu eszeptikoaren axioma” bezala ere ulertu da. [2]

“Ohiz kanpoko baieztaoenek ohiz kanpoko frogak behar dituzte” edo ECREE a Ockhamen labanarekin lotuta dago, heuristika horren arabera, azalpen sinpleenak konplexuenak baino nahiago dira. Soilik ezohiko probak dauden egoeretan, ezohiko baieztapen bat izango litzateke azalpenik errazena. [3]​ Honen ohiko forma bat hipotesi frogetan agertzen da, non proposatutako fenomenoaren frogarik ez dagoen hipotesia hobesten den, "Hipotesi nulua" bezala ezagutzen dena. Argudio formala, hipotesi nulua onartzeari lehentasun bayestar sendoagoa esleitzean datza, errefusaren aurrean. ​Aurrekari horiek neurtzeko moduari arreta handiz erreparatu behar zaio, eta puntu horretan izaten dira eztabaidak ohiz kanpoko baieztapenak egiten dituztenen eta baieztapen horiek ezeztatzen dituztenen artean. [4]Aurrekari horiek neurtzeko moduari arreta handiz erreparatu behar zaio, eta puntu horretan izaten dira eztabaidak ohiz kanpoko baieztapenak egiten dituztenen eta baieztapen horiek ezeztatzen dituztenen artean.

Ohiz kanpoko baieztapen bat eskura dagoen ebidentziak edo ebidentzia arruntak sostengatzen ez duen bat da. Beraz, baieztapen horren oinarriak ohiz kanpokoa den ebidentzia berriaren behaketatik edo lehendik dagoen ebidentziaren aintzatespen berri batetik etorri behar dira.Hala ere, Ez dago parametro zehatzik "ohiz kanpoko baieztapenak" zer diren zehazteko, irizpidea subjektiboa ote den planteatuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saganen aurrekari filosofiko serio bat Pierre-Simon Laplace (1749-1827) izan zen. Probabilitateei buruzko saiakera filosofikoan ( frantsesez 1812an lehen aldiz argitaratua), Laplacek honako hau adierazi zuen: "Gertakaria zenbat eta ezohikoagoa izan, orduan eta handiagoa izango da froga sendoekin laguntzeko beharra".

Laplace Sagan baino arduratsuagoa izan zen, gertaera bat "ohiz kanpokoa" izatea eragiten duena definitzeko beharra aurreikusi baitzuen. Laplacek "ezohiko" gertaerak zentzu probabilistikoan honela definitu zituen: "Oso zenbaki txikia duten klaseak".[2]

Beste batzuek antzeko ideiak proposatu dituzte. Théodore Flournoyk, 1899an, printzipio hau proposatu zuen: "Ohiz kanpoko baieztapen baten frogen pisuak proportzionala izan behar du haren arroztasunarekiko".​[5] Ideia Laplaceri egotzi zion, eta 1814an hau esan zion: "[itxuraz azalezinak diren fenomenoak] onartzea zailagoa diruditen heinean, orduan eta arreta handiagoz aztertu behar ditugu. [6]​ 1808an, Thomas Jeffersonek hurrengoa adierazi zuen “Egunero azaltzen dira azaldu ezin ditugun mila fenomeno, baina oraindik ezagutzen ditugun naturaren legeekin inolako analogiarik ez duten egitateak iradokitzen direnean, haien egiazkotasunak haien zailtasunaren araberako frogak behar ditu. [7]

Aforismoa Carl Sagan astronomoak famatu zuen, 1980ko Cosmos telebista saioan erabili zuenean.  Fenomeno paranormalen baliozkotasunari buruzko eztabaidaren testuinguruan egin zen, estralurtarrek Lurrera egindako bisitaren inguruko baieztapenei erreferentzia eginez.[8]​ Zoritxarrez, Saganek ez zuen esplizituki definitu baieztapen edo froga berezi bat zer den.

Marcello Truzzi soziologoak, ECREEren muturreko baieztapen bat proposatu zuen. Parapsychology Review aldizkarian argitaratutako gutun batean, Truzzik "ohiz kanpoko baieztapen batek aparteko froga bat" eskatzen duela proposatu zuen (1975:24). Geroago, baieztapen horren ondorioak Zetetic Scholarren (1978) argitaratutako artikulu batean azaldu zituen.

Truzziren apartekoaren definizio horrela adierazi zuen: "Zerbait harrigarria da ustekabekoa denean" [2]

Aforismoaren kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aforismoa kritikatu izan da, bai "ortodoxiari" egindako itxurazko ekarpenagatik, egungo adostasun sozialetik kanpo dauden baieztapenetarako froga-estandarra igotzeagatik eta baita "ohiz kanpoko baieztapen" baten baldintzak zehazteko unean subjektibotasuna eta anbiguotasuna sartzeagatik.

Goertzel eta Goertzelen hitzetan, nahiz eta "ezohikotzat" jotzen diren baieztapenek eszeptikoen zenbaketarik handiena jaso dezaketen, "Zientziak ohiko baieztapenekin behar bezain zorrotza ez izateko arazoa du". Hala ere, ECREE sarritan aipatzen da berrikuntza ezabatzeko eta kontzeptu konbentzionalak babesteko.

Saganek ez zuen "ohiz kanpoko" hitza definitu. Hori dela eta, beste batzuek gehiengoaren iritzia urratzen zuen edozein ideia edo baieztapen "ohiz kanpokotzat" jo zuten arbitrarioki.

ECREEren jatorria eta azalpen egokiak David Humek mirariei buruz egindako saiakeran daude. Lan honetan dago "aparteko" hitzaren definizio zehatza. "Ohiz kanpoko" baieztapen bat existitzen diren froga ugarirekin kontraesanean dagoena da. Hala ere, esperientzien arteko korrespondentzia zehatzak egon behar du, baieztapen bat legitimoki "ohiz kanpokotzat" jo aurretik. Ideia, teoria edo ohar berritzaile hutsak ez dira "apartekoak", eta ez dute froga kopuru "apartekorik" behar berresteko.

David Demingek idatzi du: "Zientziak ez ditu bi ebidentzia mota aurreikusten. Berrikuntza ezabatzeko eta ortodoxia mantentzeko ECREEren abusua saihestu egin beharko litzateke, haren aplikazioak ezagutza fidagarria ezartzeko helburu zientifikoa atzeratu behar baitu". [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «First contact: scientific breakthroughs in the hunt for life beyond Earth» Choice Reviews Online 49 (02): 49–0832-49-0832. 2011-10-01  doi:10.5860/choice.49-0832. ISSN 0009-4978. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  2. a b c d e f Deming, David. (2016-10-20). «Do Extraordinary Claims Require Extraordinary Evidence?» Philosophia 44 (4): 1319–1331.  doi:10.1007/s11406-016-9779-7. ISSN 0048-3893. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  3. Smith, Jonathan C.. (2009-08-28). Pseudoscience and Extraordinary Claims of the Paranormal. Wiley-Blackwell ISBN 978-1-4443-1012-2. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  4. Jensen, Willis A.. (2012-04). «Sample Size Calculations: Practical Methods for Engineers and Scientists» Journal of Quality Technology 44 (2): 175–175.  doi:10.1080/00224065.2012.11917892. ISSN 0022-4065. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  5. Patrick, G. T. W.; Flournoy, Th.. (1900-04). «Des Indes a la Planete Mars. Etude sur un cas de somnambulisme avec glossolalie» The American Journal of Psychology 11 (3): 428.  doi:10.2307/1412752. ISSN 0002-9556. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  6. Laplace, Pierre Simon. «ESSAI PHILOSOPHIQUE SUR LES PROBABILITÉS» Essai philosophique sur les probabilités (Cambridge University Press): 1–67. ISBN 978-0-511-69318-2. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  7. Altizer, Thomas J. J.. (2016). «To Friends (October 30, 2008)» This Silence Must Now Speak (Palgrave Macmillan US): 151–154. ISBN 978-1-349-71519-0. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  8. SAGAN, CARL. (2020-04-21). «CARL SAGAN» Listening (University of Minnesota Press): 279–290. ISBN 978-1-4529-6116-3. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]