Sagasti-ardagai
| Sagasti-ardagaia | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Hymenochaetales |
| Familia | Hymenochaetaceae |
| Generoa | Phellinus |
| Espeziea | Phellinus pomaceus Maire, 1933 |
| Basionimoa | Boletus pomaceus |
Sagasti-ardagaia (Phellinus pomaceus) Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, bere haragia gogorregia da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Zirkuluerdi formakoa, ungulatua, 2 eta 6 cm artekoa, diametro txikiko adar batean finkatzen bada, batzuetan inguratu egiten du. Gris kolorekoa, arrexkarako joerarekin adinaren arabera, matea, zahartzean belztu eta pitzatu egiten da.
Tutuak: Hainbat geruzatan 2 eta 4 mm arteko luzerakoak, arre-lehoi kolorekoak.
Poroak: Oso txikiak, 0,1 eta 0,2 mm bitartekoak, biribilak.
Haragia: Gogorra, kanela kolore argikoa.[2]
Etimologia: Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen "phellinos" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gogorra delako, ezin da jan.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Betik handiagoa den Phellinus igniarius delakoarekin. Baita Phellinus nigricans espeziearekin ere, honek azal gogorra, beltza eta distiratsua ditu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Phellinus generoko guztiak bezala, urtekoa da, ez urtarokoa. Fruta arboletan, gereziondoetan Aranondoetan, almendrondoetan eta abarretan.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Argentina, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukaso, Iran, Kazakhstan, Turkmenistan, Uzbekistan, Tajikistan, Kirgizistan, Himalaiako eremua, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Kenya, Togo.[4]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 619 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 417 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Phellinus pomaceus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1933. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Phellinus
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Argentinako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Irango onddoak
- Kazakhstango onddoak
- Turkmenistango onddoak
- Uzbekistango onddoak
- Tajikistango onddoak
- Kirgizistango onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Kenyako onddoak
- Togoko onddoak