Sagittaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sagittaria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAlismatales
FamiliaAlismataceae
Generoa Sagittaria

Sagitaria (Sagittaria generoa) alismatazeoen familiako 20 bat landare monokotiledoneoren izena da. Uretako landareak dira, eta erraboil-egiturako sustraiak dituzte. Hostoa ur gainean duten espezieek gezi-itxurakoa dute, eta urpean dutenek, berriz, zinta-egiturakoa. Lorea hiru hostokoa eta kolorez zuria dute, lirioaren antzekoa. Zenbait animalia basatiren bazkan (ahateenean eta antzarenean, esate baterako) garrantzi handia du Sagittaria espezie batzuen erraboilak. Eta hainbat lurraldetako gizakiek ere, Ipar Amerikako indiarrek lehen, eta japoniarrek eta txinatarrek orain, jaten dituzte Sagittaria sagittifolia espeziearen erraboilak jaten dituzte; eta landu ere egiten da azkeneko bi lurralde horietan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]