Saguinus imperator

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Unikonta

Saguinus imperator
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Parvordena: Platyrrhini
Familia: Cebidae
Azpifamilia: Callitrichinae
Generoa: Saguinus
Espeziea: Saguinus imperator
Goeldi 1907[2]
Hedadura mapa

Saguinus imperator Saguinus generoko animalia da. Primateen barruko Callitrichinae azpifamilia eta Cebidae familian sailkatuta dago. Imperator izena eman zitzaion Gilen II.a Alemaniakoaren antza fisikoa zuelako[3]. Amazonasen arroan bizi dira, Peruko ekialdean, Boliviako iparraldean eta Brasilgo Acre eta Amazonas (estatua)ren mendebaldean[4].

S. imperatorren larrua batez ere grisa da, orban horixkekin bere paparrean. Eskuak eta oinak beltzak dituzte eta isatsa marroia. Bere ezaugarririk garrantzitsuena sorbaldak baino luzeagoa den bibotea da. 23-26 zentimetro arteko luzera dute, eta beste 35-41,5 zentrimetroko isatsa. Gehienez ere 500 gramoko pisua dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2.   Goeldi (1907), 1907, Proc. Zool. Soc. Lond., 93. orrialdeak .
  3. (Ingelesez)  The Zoo | Emperor tamarin, http://www.belfastzoo.co.uk/animals/emperor-tamarin.aspx. Noiz kontsultatua: 2017-07-02 .
  4.   Saguinus imperator (Black-chinned Emperor Tamarin, Emperor Tamarin), http://www.iucnredlist.org/details/39948. Noiz kontsultatua: 2017-07-02 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saguinus imperator Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]