Saguzar bibotedun
| Saguzar bibotedun | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Chiroptera |
| Familia | Vespertilionidae |
| Generoa | Myotis |
| Espeziea | Myotis mystacinus (Kuhl, 1817)
|
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Zabalera | 0,213 m |
| Eguneko zikloa | gaueko |
Saguzar bibotedun[1] edo bizar-saguzarra (Myotis mystacinus) Euskal Herrian topa dezakegun saguzar-espeziea da.
Myotis brandtii saguzarraren antzekoa da, 1970ean espezie independetzat hartu zena.
Itxura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ile luzea du, kizkur xamarra, marroia bizkarraldean eta grisa sabelaldean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako saguzar txikienetakoa da. Alcanthoe-ren antzekoa. Eskuan identifikatzeko zaila. Aurpegia, belarriak eta hegal-mintza arre-beltzak ditu. Ilaje oso iluna edo marroia. Bizkarraldearen eta sabelaldearen arteko kolorazioa zertxobait desberdina da, sabelaldea grisaxkagoa da.[2]
Bizigunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi-haitzulotarra den animalia da. Neguan, leizeetan hibernatzen du (bakarka edo talde txikietan) eta udan, kanpoan bizi da: zuhaitzen azalaren atzean, hormetako pitzaduretan edo etxe zaharretako sabaian aterpetzeko ohitura du.
Babeslekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrunbeak, zuhaitz zuloak eta eraikuntza artifizialak.
Portaera eta elikagaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie sedentarioa da, hau da, beti leku berean bizi ohi da. Dipteroak, tipuldoak eta armiarmak ditu elikagaitzat.
Ekokokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]40 kHz-etik gorako FME duten FM pultsuak. Bere frekuentzia maila beste Myotis batzuenarekin gainjartzen da. Ultrasoinuen bidez identifikatzea ezinezkoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Naturtzaindia Elkartea. (2023). Euskal Herriko saguzarren gida. Naturtzaindia ISBN 978-84-09-48316-7..
- ↑ Euskal Herriko saguzarren gida. Egilea NATURTZAINDIA. Laguntzailea Arrasateko udala. https://naturtzaindia.com/.