Sahura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sahura

Faraoi

K.a. 2490 - K.a. 2475
Userkaf - Neferirkara
Bizitza
JaiotzaK.a. XXVI. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 2475 ( urte)
Hobiratze lekuaPyramid of Sahure (en) Itzuli
Familia
AmaKhentkaus I.a
Ezkontidea(k)Meretnebty (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko V. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Find a Grave: 45030675 Edit the value on Wikidata

Sahura, Egiptoko V. dinastiako bigarren faraoia izan zen, K.a. 2471 eta K.a. 2458 bitartean gobernatu zuelarik, Jürgen von Beckerathen arabera.

Khentkaus I.a erreginaren (ziuraski erregeordea) eta Userkafen (edo Shepseskafen) semea zen. Neferthanebtirekin ezkondua zegoen. Bere semeak, Horemsaf, Khakara, Nebankhra eta Neterienra izan ziren.

Manetonen arabera, Sefresek 13 urteko erregealdia izan zuen. Turineko Errege Kanonaren arabera, errege honen erregealdia 12 urtekoa izan zen. Palermoko Harriak, bi urtetik behin eginiko zazpi abere errolda aipatzen ditu, 14 edo 15 urte beraz.

Lur asko eman zizkion kleroari, eta ofrenda oso garestiak egin zizkien zenbait jainkori zenbait tenplutan, bere aurrekoak egin zuen lez.

Harreman komertzial eta diplomatiko aktiboa izan zuen Ekialde Hurbilarekin, Punt lurralderako eta Sinai penintsularako espedizioekin. Sinaiko turkesa harrobiak eta Nubiako Kusheko diorita harrobiak esplotatzea ere agindu zuen.

Sahurak, libiarren aurkako espedizio militar bat utzi zuen grabatua, benetakoa edo sinbolikoa, antzerako baxuerliebeak baitaude beste faraoi batzuen hil tenpluetan.

Bere garaiko eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sahuraren piramidea Abusirren

Piramide bat eraiki zuen Abusirren, 50 metroko altuera zuena, kareharri, harea eta hartxintxarrez osatua, aurpegi laudun kareharrizko estaldura batekin; hil ganberak, basaltozko sarkofago baten zatiak zituen.

235 metroko prozesio galtzada batek, haraneko tenplura lotzen zuen, oso sinplea, granitozko palmondo formako zutabedun arkupe bezala, eta ontzitoki batekin. Harresietako baxuerliebeek, Heb Sedaren irudikapenak eta Sahura faraoia arrantzan eta ehizan erakusten zituen.

Sahurak, Eguzki Tenplu bat ere eraikitzea agindu zuen, Sekhet-Ra, honen hondakinik aurkitu ez delarik, baita Uetkhes-Neferu-Sahura izeneko jauregi bat ere.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sahuraren tenplua Abusirren

Honakoetan aipatzen da:

  • Peribsenen biografian, Saqqarako bere hilobian (Sethe)
  • Niankhsakhmenten biografian, Saqqarako bere ate faltsuan (Sethe)
  • Sekhemkararen hilobia, Gizan (Sethe)
  • Nisutpunecherren hilobia, Gizan
  • Idazkunak Uadi Magharan (Sinai) (Gardiner, Peet, Cerný)
  • Doraken (Turkia) aurkitutako tronu bateko urrearen orria (Smith)

Zigiluak


Aurrekoa
Userkaf
Egiptoko faraoia
Egiptoko V. dinastia
Ondorengoa
Neferirkara Kakai