Edukira joan

Sai (arma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bi sai

Saia (釵) Okinawako uharte japoniarrean jatorria duen arma zuria da. Uste denez, hasieran, nekazaritzako tresna zen, aurrerago arma bihurtu zena. Era berean, esaten da lehenengokotik arma gisa garatu zela. Oinarrizko forma ahorik gabeko daga batena da, baina mutur zorrotzekoa, albo bakoitzean eskubabes zorrotzak dituena, eskutokiari lotuta. Oso forma ezberdinetan egiten dira: batzuek erdialdeko muturra biribila dute; beste batzuek, berriz, oktogono formakoa. Eskubabesa –japonieraz, tsuba– simetrikoa da, eta bi muturrak aurrerantz begira ditu. Hala ere, aldaera batzuk daude: Taira Shinkenek garatutako Manjiaren diseinuan, tsubaren mutur bat aurrerantz begira dago, baina bestea, atzerantz. Beste aldaera bat jittea da, Edo garaian, japoniar poliziak usu erabilia. Horrek tsuban mutur bakarra du, mutur nagusiaren norantza berean.

Erabilera tradizionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiak armatzat erabilia izatea bere formaren ezaugarrien ondorio da. Tradizionalki, saiak gerrian eramaten ziren, hiruko taldetxoetan. Albo banatan bana, lehen erabilerako arma gisa eta, hirugarrena, atzean gordeta, norbera armarik gabe egonez gero. Defentsa zein erasorako erabiltzen dira: kolpeak geldi daitezke, baita sastakatuz eraso egun ere, erdialdeko mutur zorrotzaz baliatuz. Azkenik, eskutokia edo erdiko muturraren alboak erabiliz, jo ere egin daiteke. Arma jaurtigarri gisa ere erabil daiteke. Haren eragin hilgarria 5 metro ingurukoa da.

Saiak oso modu eraginkorrean erabil daitezke katana baten aurka, ezpataren orria tsubaz helduz, baita bo izeneko makila luze baten aurka ere, aurreko moduan erabilita. Erabiltzaile trebeek arerio baten arma hel dezakete haiekin eta armarik gabe utzi, esku bihurriketa batekin. Arma jaurtigarri gisa erabiltzerakoan, burdinazko saia, edo altzairuzkoa gaur egun, nahiko astuna da, eta, nahiko indarrez jaurtiz gero, armajantzi bat zulatzeko gai da. Laburbilduz, hainbat modu daude saiak eskuetan erabiltzeko: horrek malgutasun handia ematen die, arma hilgarri edo ez hilgarritzat.

Saia Kobudoko eskolen ikasketa planen barnean dagoen arma tradizional bat da. Kobudo eskoletan, arma tradizionalak erabiltzen irakasten da arte martzial eskola batzuetan.

Saiak oso ezagunak dira herri kulturan. Baina, zoritxarrez, bideo-joko eta fulmetan adierazten den erabilerak ez du zerikusi handirik bere benetako erabilpen, historia eta tradizioarekin.

Saiaren adibide batzuk herri kulturan:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]