Edukira joan

Saiakuntza- eta errakuntza-metodo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Saiakuntza- eta errakuntza-metodoa ezagutza lortzeko metodo heuristiko bat da, bai proposiziozkoa, bai prozedurazkoa. Alternatiba bat probatu eta funtzionatzen duen egiaztatzean datza. Hala bada, soluzio bat dugu. Bestela —emaitza okerra—, beste aukera bat saiatzen da.

  • Soluzioetara bideratua: ez da saiatzen soluzio batek zergatik funtzionatzen duen aurkitzen. Hori lortzea baino ez da helburua.
  • Arazo espezifikoa: kontua ez da beste arazo batzuetarako irtenbideak orokortzea.
  • Ez optimoa: soluzio bakarra aurkitzera bideratzen da: ez guztiak, ezta onena ere.
  • Gutxieneko ezagutza-premia: materia, diziplina edo espezialitate baten inguruko ezagutza urria edo nulua den gaietan erabiltzen da, adibidez, ikerketa zientifiko batean.
  • Garestia: hainbat baliabide behar dira egiteko, baina emaitza positibo bat ez da beti segurua.

Aplikazio batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizionalki, saiakuntza- eta errakuntza-metodoa izan da medikamentu berriak (antibiotikoak bezalako farmakoak, adibidez) lortzeko metodo nagusia. Kimikariek ausaz bakarrik probatzen dituzte substantzia kimikoak, nahi den efektua ematen duen bat aurkitu arte.

Metodo zientifikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metodo zientifikoak saiakuntza- eta errakuntza-metodoa erabiltzen du hipotesiak formulatzean; izan ere, definizioz, hipotesi bat egiaztatzeke dagoen aieru bat baino ez da, hau da, EZ da beti egiazkoa. Metodoa modu "inozoan" aplikatzearen aldean, zientzialariek aukera gutxi batzuk baino ez dituzte aukeratzen, gaiaren inguruan aurretik dakitena oinarri hartuta saiakuntzak egiteko. Metodoa ez da problema bat "itsu-itsuan" ebaztera zuzendua, baizik eta prozesu baten azalpen edo kausa zuzena identifikatzera, ceteris paribus saiakuntza baten bidez. helburu zuzena problema bat ebaztea izan daiteke, metodorik eraginkorrenaren edo, kasuaren arabera, soluziorik onenaren bidez (optimoagoa da).

Informazio Zientziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazioa bilatzeko beste metodo askotan ere saiakuntza- eta errakuntza-metodoaren oinarrizko ideia aplikatzen da. Saiakuntza- eta errakuntza-teknika erabiltzen duen metodo informatikoaren adibide bat Bogosort metodoa da, zerrendak ordenatzeko erabiltzen dena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]