Edukira joan

Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saiatzeko aldaera» orritik birbideratua)
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Donejakue bideak: frantses bidea eta Espainia iparraldeko bideak Donejakue bideak: frantses bidea eta Espainia iparraldeko bideak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGipuzkoa
Arkitektura
Azalera1.187,43 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669bis-003
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Lizarrateren ekialdeko sarrera. Lizarrate Aizkorriko mendilerroan dagoen tunel bat da, eta neandertalen garaitik —duela 40.000 urtetik— izan da gizakiarentzat pasabide garrantzitsua. Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidean, gunerik zailenetako bat zen, itsas mailatik 1000 metro gorago baitago.

Euskal Herriaren barnealdeko Done Jakue bidea, baita Euskal Done Jakue bidea edota Baionako ibilbidea izenez deitua ere, X-XIII. mendeko ibilbide garrantzitsuena izan zen. Kostaldeko Done Jakue bidea normandiar bikingoen erasopean zegoenez eta hegoaldean Frantziar Done Jakue bidea izenez ezagutzen dena arabiaren menpean zegoenez, Baionako ibilbidea Compostelara zihoazen erromesentzat biderik seguruena bilakatu zen.

Gainera, 1099an Alfontso VI.a Gaztelakoak emandako Miranda Ebroko Forua (Mirandako udalerria eta Logroñoko hiria Ebro ibaia gainditzeko derrigorrezko pasabideak baitziren) nahiz Alfontso VIII.a Gaztelakoak ibilbidea errege bide bilakatzeak, erromesak bertatik gehiago igartzea ekarri zuen. Antso III.a Gartzeitz Nagusia Nafarroakoak Naiara, Logroño, Cellorigo eta Briviesca udalerriak konkistatu ostean, Euskal Herriaren barnealdeko ibilbideak Frantziar-Nafar Donejakue ibilbidearen alde gainbehera jasan zuen.

Halere, gaur egun, erromesek ez dute jatorrizko ibilbidea erabiltzen, Miranda Ebroko udalerrian sartu aurretik Haroko udalerrian barna hegoalderantz Santo Domingo de la Calzadako udalerrira baitoaz. Aldaketa hau gaur egungo ibilbidea bidaiari nahiz erromesentzat antzinakoa baina askoz ere hobekiago prestatua eta adierazia egoteari zor zaio.

Dena den, nahiz Santo Domingo de la Calzadako udalerrian Haroko ibilbidea hautatu, bahiz Burgosko hirian Miranda Ebroko ibilbidea nahiago izan, erromesak gehienetan Frantziarren Donejakue ibilbidera iritsiko dira. Horregatik, ibilbide honi batzuetan Eusko-frantziar Done Jakue ibilbidea deitzen zaio.

Haroko ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biztanleria Probintzia Santiagorako distantzia (Km) Webgunea
Irun Gipuzkoa 772
Oiartzun Gipuzkoa 764
Astigarraga Gipuzkoa 754
Hernani Gipuzkoa 750 [Betiko hautsitako esteka]
Andoain Gipuzkoa 743
Villabona Gipuzkoa 737
Tolosa Gipuzkoa 729
Ordizia Gipuzkoa 715
Beasain Gipuzkoa 712
Segura Gipuzkoa 704
Zegama Gipuzkoa 699
Zalduondo Araba 685
Erdoñana Araba 682
Agurain Araba 679
Ezkerekotxa Araba 672
Burgu Araba 661
Gasteiz Araba 649
Argantzon Trebiñu 629
Burgeta Trebiñu 624
Estabelu Araba 622
Berantevilla Araba 606
Zanbrana Araba 602
Buradon Gatzaga Álava 596
Briñas Errioxa 591
Haro Errioxa 586
Zarratón Errioxa 578
Cidamón Errioxa 575
San Torcuato Errioxa 573
Bañares Errioxa 571
Santo Domingo de la Calzada Errioxa 566

Miranda de Ebroko ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biztanleria Probintzia Santiagorako distantzia (Km) Webgunea
Irundik Burgetara aurreko ibilbidearen berdina Gipuzkoa eta Araba
Estabelu Araba 574
Miranda de Ebro Burgos 563
Orón (Miranda de Ebro) Burgos 560
Ameyugo Burgos 553
Pancorbo Burgos 547
Zuñeda Burgos 534
Grisaleña Burgos 531
Cameno (Briviesca) Burgos 526
Briviesca Burgos 536
Quintanavides Burgos 522
Burgos Burgos 492

Saiatzeko aldaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaera hau Gipuzkoan dago. Oria ibaiaren arroko ezkerraldeko mendietan barna doa. Aldaerak ibilbide nagusia Hernanin utzi eta Zerain udalerrian berriz berrelkartzen da, Seguratik kilometro batzuetara (gida batzuen arabera ibilbide nagusia Zeraindik pasatzen dela aipatzen dutela kontutan izan behar da). Aldaera honek Saiaz izeneko Alkatetza Nagusitik hartzen du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]