Said Mohamed Djohar
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
| Said Mohamed Djohar | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1996ko urtarrilaren 26a - 1996ko martxoaren 25a ← Caabi El-Yachroutu Mohamed - Mohamed Taki Abdoulkarim →
1989ko azaroaren 27a - 1995eko irailaren 29a ← Ahmed Abdallah - Combo Ayouba → | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Mahajanga, 1918ko abuztuaren 22a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Mitsamiouli (en) | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | politikaria eta epailea | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | islama | ||||
| Alderdi politikoa | Comorian Union for Progress (en) | ||||
Said Mohamed Djohar (Mahajanga, Madagaskar, 1918ko abuztuaren 22a – Moroni, 2006ko otsailaren 22a) Komoreetako presidentea izan zen 1989tik 1995era eta 1996ko urtarriletik martxora.
Ali Soilihen haurriderdia izan zen. Kolonia garaian Lan, Gazteria eta Kirol ministro izan zen 1960ko hamarkadan, eta Diputatuen Ganberako presidente 1972ko ekainetik urrira.
Auzitegi Goreneko epailea izan zen Ahmed Abdallah presidente zenean. Abdallahren hilketaren ondoren, Djohar behin-behineko gobernuburu bihurtu zen eta presidente izendatu zuten 1990eko hauteskunde eztabaidagarrien ondoren. 1995eko irailean, Bob Denardek zuzendutako mertzenarioek exekutatutako estatu-kolpe batean agintetik kendu zuten. Frantziako gobernuak Réunion uhartera eraman zuen "tratamendu medikoa" jasotzeko eta 1996ko urtarrilera arte ez zion uharteetara itzultzen utzi.
1996ko urtarrilean, frantsesek berriro ezarri zuten lehendakaritzan, Azalée Operazioaren bidez. Martxoan kargua utzi zuen, Mohamed Taki Abdoulkarimek hauteskundeak irabazi ostean.