Saigonen erorialdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saigonen erorialdia
Vietnamgo Gerra
Vietnamese refugees on US carrier, Operation Frequent Wind.jpg
Vietnamdar errefuxiatuak
Data 1975eko apirilaren 28a-30
Lekua Saigon, Hego Vietnam
Emaitza Iparvietnamdar garaipen propagandistikoa, politikoa eta estrategikoa
Gudulariak
 Hego Vietnam
 AEB
FNL Flag.svg Viet Cong
 Ipar Vietnam
Buruzagiak
Hego Vietnam Dương Văn Minh
Hego Vietnam Vũ Văn Mẫu
Hego Vietnam Nguyễn Hữu Hạnh
Hego Vietnam Nguyễn Phước Vĩnh Lộc
Hego Vietnam Lê Nguyên Vỹ
Hego Vietnam Lâm Văn Phát
Hego Vietnam Lý Tòng Bá
Hego Vietnam Ôscàr Dě Lâ Crùs
Ipar Vietnam Văn Tiến Dũng
Ipar Vietnam Trần Văn Trà
Ipar Vietnam Hoàng Cầm
Ipar Vietnam Le Duc Anh
Ipar Vietnam Dinh Duc Thien
Ipar Vietnam Vu Lang
Ipar Vietnam Nguyễn Hữu An
Ipar Vietnam Nicôlăs Dě Lâ Crùs
Indarra
60.000[1] 140.000[1]
Galerak
Ezezagunak Ezezagunak

Saigonen erorialdia edo, vietnamdar historiografian, Saigonen liberazioa[2] Saigon hiria (egungo Ho Chi Minh Hiria), Hego Vietnamgo hiriburua, Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Fronteak eta Vietnamgo Errepublika Demokratikoko Indar Armatuek 1975eko apirilaren 30ean erdietsi zuten. Gertaera horrek Vietnamgo Gerraren amaiera eragin zuen, eta hurrengo urtean herrialdea bateratzea ekarri zuen trantsizio aldi baten hasiera.

Văn Tiến Dũng jeneralak zuzendutako Vietnamgo Errepublika Demokratikoko Indar Armatuak apirilaren 29an azken erasoaldia egin zuen. Nguyễn Văn Toànen gudarosteek artilleria-sua jasan zuten. Tan Son Nhat nazioarteko aireportuaren bonbardaketan gerrako azken bi estatubatuar soldaduak- Charles McMahon eta Darwin Judge- hil ziren. Hurrengo eguneko arratsalderako iparvietnamdarrak hiriko leku estrategikoen jabeak ziren. Gobernu-jauregian bere bandera ipini ondoren, hiria berrizendatu zuten.

Hiria erori baino egun batzuk lehenago, diplomazialari eta langile estatubatuarren, atzerriko herritarren eta errefuxiatu vietnamdarren ebakuazio masiboa egin zuten (Babylift Operazioan bi mila umezurtz vietnamdar barne).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Asko. (1993). Nam. Crónica de la Guerra de Vietnam 1965-1975. II Bartzelona: Planeta-De Agostini, 559 or. ISBN 84-395-0766-6.
  2. Long, Ngo Vinh. (1993). The Vietnam War: Vietnamese and American Perspectives. M.E. Sharpe, 204 or. ISBN 9780765638632.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]