Saimaako itsas txakur marmolaire

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saimaako itsas txakur marmolaire
Pusa hispida saimensis ca 1956.jpg
Iraute egoera

Galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaPhocidae
GeneroaPusa Pusa
EspezieaPusa hispida
Azpiespeziea Pusa hispida saimensis
Nordqvist, 1899
Banaketa mapa
Phoca Hispida Saimensis Distribution.PNG

Saimaako itsas txakur marmolaire edo eraztunduna (Pusa flava saimensis), Itsas txakur marmolaireren azpiespeziea da (Pusa flava). Munduan desagertzeko arrisku larrienean dauden itsas txakurrak dira, guztira 320 banakoko biztanleria duelarik[1]. Leku bakarrean ahal da aurkitu itsas txakur mota hau, Saimaa Aintziran, Finlandian (hortik datorkio izena). Azken izotz aroa eta gero, lurra igo zenean, itsas txakur marmolairetik banatzean sortutako aspiespeziea da hau[2]. Itsas txakur hauek, Ladoga itsas txakurra eta Baikal txakurrarekin batera, ur gezako itsas txakur bakarrak dira[3].

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiako Historia Naturalaren Museoan dagoen Saimaako itsas txakur disekatua.

Saimaako itsas txakur helduak 85 eta 160 zentimetro arteko luzera du eta 50 eta 90 kiloen arteko pisua, arrak emeak baino handiagoak izanik. Gris ilunak dira, bizkarralde gris-beltzadunak eraztun zuriekin. Azpialdea gris argia dute. Saimaako itsas txakurra beste marmolaireak baino ilunagoa da[4].

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saimaako itsas txakurra 4 eta 6 urteetan heldu bilakatzen dira. Haurdunaldi tasa %80 eta %95 artean dago eta haurdunaldiak 11 hilabete irauten ditu. Kumeak 55 eta 65 zentimetro artekoak dira, eta 4 eta 5 kilogramokoak jaiotzean. Bizitza-luzera 20 urte ingurukoa da.

Saimaako itsas txakurraren irudia Finlandiar markoan.

Zaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955etik aurrera Saimaako itsas txakurra babestua dago. 1983an, 100 eta 150 aleko biztaleria zuen. 2005an, 270 inguru, baina bi hazkuntza urtaro okerren ondorioz, 2006 eta 2007, kopurua 260ra jeitsi zen. 2013an biztanleria 300 ale ingurukoa zen, kopuru honek hazkunde txiki bat somatu zuen. Eme emankorrak 87 ziren[5]. Berehala desagertzeko mehatxua biztanleriak 400 banako lortzen dituenean desagertuko dela uste da. Estatu Batuetako Arriskuan dauden Espezieen Legearen arabera, mugako arriskuan sailkatuak daude.

Saimaako itsas txakurra babesteko, borondatezko arrantza mugapenak daude euren bizi eremu batzuetan. Garrantzitsuenetako bat apirilaren 15etik ekainaren bukaerara lakuaren %15ean arrantza debekatzen duena da; inguruko arrantza gehiena aisiakoa da[6]. Biztanleriaren hilkortasuna urtero 20-30 alekoa da, gehienak jaio eta lehenengo urtean.

Urtebete baino gehiago duten itsas txakurren hilkortasuna gutxitzeko, 2011tik aurrera debekatuta dago arrantza-metodo jakin batzuk erabiltzea, esate baterako sare sendoak, arrain handiak harrapatzea eta amuak, Saimaako itsas txakurren bizi eremuan[3].

2016an, agintariek eta arrantza eremuen jabeek akordio bat lortu zuten, aurreko bi akordioak ordezkatzen zituenak. Arrantza kooperatibek hektarea bakoitzeko 1,7 euro lortzen dituzte arrantza mugak errespetatzen direla behatzeko. Arrantza sareekin debekatua dago apirilaren 15etik ekainaren bukaerara zenbait lekutan, habietatik 5 kilometroko erradio batean[7].

Saimaa itsas txakurraren hazkuntza elur eta izotz nahikoa egotearen araberakoa da. Klima aldaketak dakarren elur eta izotz murriztea mehatxua da espezie honentzat. Gizakiak eginiko elur hormak arrakasta izan dute arazo honetan, elur gutxiko neguetan. Elurtegi hauek hiru neguetan zehar probatu ziren eta 2014tik aurrera erregularki erabili izan dira[3].

Babespenaren helburua 2025ean 400 aleetara iristea da[3].

Saimaako itsas txakurra, batez ere, Finlandiako bi Parke Nazionaletan bizi da, Kolovesin eta Linnansaarin. Banakako ale batzuk eremu askoz ere handiagoan ikusi dira, Savonlinna erdialdea barne[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Ultra-rare Saimaa seal population recovers slowly», Yle, . Noiz kontsultatua: 2017/11/21.
  2. (Gaztelaniaz) La foca de Saimaa, una especie autóctona en peligro de extinción, . Noiz kontsultatua: 2017/11/21.
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Las focs del Saimaa ya nunca están solas, . Noiz kontsultatua: 2017/11/21.
  4. (Gaztelaniaz) La singular Foca Anillada del lago Saimaa, . Noiz kontsultatua: 2017/11/20.
  5. (Finlandieraz) Saimaannorpan kanta kasvussa, . Noiz kontsultatua: 2017/11/21.
  6. (Gaztelaniaz) La foca de Saimaa en peligro de extinción, . Noiz kontsultatua: 2017/11/21.
  7. (Finlandieraz) Kalastusrajoitukset voimaan saimaannorpan suojelemiseksi, . Noiz kontsultatua: 2017/11/21.
  8. (Ingelesez) Welcome to Linnansaari and Kolovesi National Parks, . Noiz kontsultatua: 2017/11/21.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]