Saint-Cloud jauregia

Koordenatuak: 48°50′15″N 2°12′59″E / 48.8375°N 2.2164°E / 48.8375; 2.2164
Wikipedia, Entziklopedia askea
Saint-Cloud jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSenako Gainak
Frantziako udalerriSaint-Cloud
Koordenatuak48°50′15″N 2°12′59″E / 48.8375°N 2.2164°E / 48.8375; 2.2164
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1570
JabeaFrantziar Estatua
KomisarioaFilipe I.a Orleanskoa
Arkitektura
ArkitektoaPierre-François-Léonard Fontaine
Saint Cloud jauregiaren hondakinak 1871n, Adolphe Braunek egina.

Saint-Cloud jauregia (frantsesez Château de Saint-Cloud) Saint-Cloud udalerrian kokatua zegoen Frantziako erregeen jauregi bat zen. 1870ean suntsitua izan zen, Frantziar-Prusiar Gerran eta bere tokian gaur egun Domaine Nationale de Saint-Cloud delakoa dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi gora behera 1570ean, Katalin Medici erreginak Florentziako Gondi familiako bankari bati Saint-Clouden etxalde bat eskaini zion, honetatik abiatuta Sena ibairanzko ikuspegia duen terraza batez inguratua dagoen "L" formako jauregi bat eraiki zuelarik.

1589an, Henrike III.a Frantziakoak bere egoitza ezartzen du Parisko setioa zuzentzeko Frantziako erlijio gerretan zehar, garai horretan Paris Parisko Liga Santuak domeinatzen zuelarik. Ligak bidalitako Jacques Clément fraideak erregeagana hurbiltzea eta hau hiltzea lortu zuen 1589ko abuztuak 1ean. Bere oinordekoa, Henrike IV.a Frantziakoa errege izendatua da jauregi berean.

1625ean jauregia Parisko artzapezpikutzaren jabetzara pasatzen da, Gondi familiak zuzendua, hobekuntzak eginez eta lorategiak edertuz.

1658an, Luis XIV.a Frantziakoaren anaia zen Filipe I.a Orleanseko dukea zenak jauregia erosten du, Eguzki Erregearen gortearen handitasuneraino handituz 1701ean hil zen arte.

Inperioaren egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziar Iraultzan, jauregi honetan gertatu zen Lainotearen 18ko estatu kolpea (1799ko azaroak 10) gertatzen da, Direktorioari amaiera ematen diona eta Napoleon Bonaparte boterera daraman Kontsulatuaren garaia abiarazten duena.

Napoleonek jauregi hau gogoko zuen, bertan 1804ko maiatzak 18an enperadore bezala izendarazi zelarik eta bere bizilekua ezarriz.

Hau bere iloba Napoleon III.ak errepikatu zuen, 1852ko abenduaren 1ean gortea ezarri zuelarik udaberria eta udazkena bitartean. 1870eko uztailak 28an, bertan gerra deklaratu zion Frantziak Prusiari, Inperioaren amaiera ekarri zuen gatazkaren aurrekaria. Urte bereko urrian Paris inguruan gertatutako guduetan jauregia bonbardatua izan zen, eraikina suntsiarazi zuen sute bat eraginez.

1891n jauregiaren hondarrak azkenik suntsituak izan ziren.

Berreraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006tik, "Reconstruisons Saint-Cloud !" (Saint-Cloud berreraiki!) elkarteak jauregia berreraikitzearen alde dabil lanean, gorde den zimentazioaren %25ean oinarritua.[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]