Saint Germain (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saint Germain (musika taldea)
Datuak
Musika motaDetroit techno (en) Itzuli, jazz, house, Nu jazz eta jazz house (en) Itzuli
Produkzioa
Diskoetxea(k)F Communications (en) Itzuli
Blue Note
Informazio gehigarria
stgermain-music.com eta stgermain-music.com
Facebook: StGermainOfficial Instagram: stgermainofficial MySpace: tosaintgermain Youtube: UCCKFnWNRBFpXk82JFF9-Ncw Spotify: 484sZUYmnRXN84zmk3GY1n iTunes: 14115108 Last fm: St.+Germain Musicbrainz: 9a04dc8c-82f1-457a-a25a-3ff19e1b471e Songkick: 521797 Discogs: 74 Allmusic: mn0000159062 Deezer: 1469025 Edit the value on Wikidata

Saint Germain jazz eta musika elektronikoa jotzen dituen taldea da, Ludovic Navarre musikari frantziarrak zuzentzen duena. Hiru disko argitaratu ditu. Boulevard lehenengo albumetik, 1995ean, 300.000 ale baino gehiago saldu zituen eta bigarrenetik, 2000. urteko Tourist, 200.000 ale baino gehiago. Bere musikak nu jazz, acid jazz eta house estiloetako elementuak ditu. Hiru albumak elkarrekin hartuta, ikus dezakegu jazzak gero eta garrantzi handiagoa daukala, house-aren kaltetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ludovic Navarre musikaria eta Saint Germain proiektuaren produktorea da. French Touch delakoaren aitzindarietako bat da. Saint Germaingo kondearengandik ( 1696 - 1784 ) hartu zuen izena bere taldearentzat. Tapizari baten seme, Parisko Saint-Germain-en-Laye auzoan hazi zen. Gaztetan, kirolari profesionala izatea zuen xede, baina hamalau urterekin moto istripu batek bi urtez immobilizatu zuen eta bere patua musika eta ordenagailuetara aldatu zen.

Musika beltza maite du eta Lightnin 'Hopkins-en jarraitzaile sutsua da. Bob Marley, Miles Davis, Toots eta Kool and the Gang entzuten hazi zen. Albumak grabatzen hasi zen 90eko hamarkadaren hasieran eta material asko editatu zuen, diskoetxe ugarirentzat, hainbat izenekin: Sub System, Deep Contest, Deepside, L 'n' S, Soofle eta Modus Vivendi.

1994an F Communications sortu zuen, eta bere lehenengo Ep-a atera zuen, Mezzotinto izenarekin. Saint Germain ezizena erabiltzen hasi zen orduan. 1995. urtean atera zuen lehenengo album luzea, Boulevard. Disko honetan jazza eta elektronika uztartzen ditu. Albuma urteko album onena izendatu zuten Ingalaterran eta Londresko Dance Music Awards sarietan (IDMA) nominatu zuten, Goldie, D'Angelo eta Michael Jackson bezalako artisten kategoria berean. 2000. urtean, bere bigarren albumak, Tourist, mundu mailako errekonozimendua lortu zuen. Oso disko orekatua da, jazz-aren eta house-aren fusioa. Blue Note zigilu amerikarrak argitaratu zion. Disko klasiko bat da gaur egun eta, zalantzarik gabe, Saint Germain taldearen lanik bikainena.

Navarreren hitzetan: «Ni ez naiz musikaria, nik menderatzen dudana ordenagailuaren sagua da. Hain zuzen ere, Boulevard-en ondoren musika uzteko asmoa neukan. Okerreko bidea egitea pentsatu nuen: zuri batek egindako house-a».

2015ean Saint Germain agertokietara itzuli zen, 12 urtez isilik egon ondoren, St Germain (Parlohpone) izeneko disko berriarekin. Disko honekin Europa osoan zehar bidaiatu du.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Navarre taldearen liderra da eta zati elektronikoaz arduratzen da, baina beste zenbait musikarik ere Saint Germain-en parte hartu dute:

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]