Saint James Windward (parrokia)
| Saint James Windward (parrokia) | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Administrazioa | |||||||||||
| Estatua | |||||||||||
| Uharte | Nevis | ||||||||||
| ISO 3166-2 | KN-05 | ||||||||||
| Hiriburua | Newcastle (en) | ||||||||||
| Geografia | |||||||||||
| Koordenatuak | 17°10′30″N 62°33′56″W / 17.175°N 62.56556°W | ||||||||||
| Azalera | 31,5 km² | ||||||||||
| Mugakideak | Saint George Gingerland (parrokia) eta Saint Thomas Lowland (parrokia) | ||||||||||
| Demografia | |||||||||||
| Biztanleria | 2.038 (2011) | ||||||||||
| |||||||||||
| Dentsitatea | 64,7 bizt/km² | ||||||||||
| Ordu eremua | UTC−04:00 eta America/St_Kitts | ||||||||||
Saint James Windward Saint Kitts eta Nevisko parrokia bat da. Nevis uhartean dago eta hiriburua Newcastle da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parrokia hau Nevis uhartearen ipar-ekialdeko sekzioan dago eta bere hiriburua Newcastle da, Nevisko aireportuaren ondoan dagoena. Newcastletik ez oso urrun dago Nisbet Plantation Beach Club hotela. Ekialdean Ameriketako Medikuntza Unibertsitatea dago.
Saint James Windward Saint Kitts eta Nevisko parrokiarik handiena da. Hala ere, despopulatuenetako bat ere bada; 1836 pertsona baino ez dira bizi 32 kilometro karratuko parrokia horretan, eta horrek 57,38 pertsonako dentsitatea ematen du km²-ko. Parrokia honetako herrixkak Newcastle, Rawlins, Mount Lily, Fountain, Camps, Burnaby, Hicks, Brick Kiln, Whitehall eta Butlers dira.
Nevisko parrokia guztiak Nevisko gailurrik altueneko segmentu bat sartzeko egin ziren, baina parrokia honek bigarren mailako tontor bat ere badu, Butler's Peak izenekoa. Parrokiak Round Hill izeneko base bolkaniko zaharra ere badu. Saint James parrokiako iparraldeko kostaldeak hainbat hondartza hareatsu eta luze ditu: Lover's Beach, Newcastle Beach eta Long Haul Bay. Ekialderago, kostalde harritsu bat dago. Butler's Peaken atzean oihan tropikalak aurrera egiten du.
Parrokiaren hegoaldeko muturrean hondakin kolonial zabalak daude, azukre sailak Eden Brown Estate, New River Estate eta Coconut Walk Estaten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea].
| Artikulu hau Saint Kitts eta Nevisko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |