Saint John's (Ternua eta Labrador)
- Artikulu hau Ternuako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Saint John's».
| Saint John's St. John's | |
|---|---|
| hiri handia | |
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Probintzia | |
| Izen ofiziala | St. John's |
| Jatorrizko izena | St. John's |
| Posta kodea | A1A–A1H |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 47°33′41″N 52°42′43″W / 47.5614°N 52.7119°W |
![]() | |
| Azalera | 446.060.000 m² |
| Mugakideak | Petty Harbour–Maddox Cove |
| Demografia | |
| Biztanleria | 110.525 (2021) |
| Dentsitatea | 0 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Sorrera | 1497ko ekainaren 24a, 1583ko abuztuaren 5a eta 1888ko maiatzaren 1a |
| Telefono aurrizkia | 709 |
| Ordu eremua | Newfoundland Standard time (en) |
| Hiri senidetuak | Ilhavo, Waterford, Maracay eta Coro (en) |
| stjohns.ca | |
Saint John's edo St. John's (frantsesez Saint-Jean, gaeleraz Naomh Seán) Kanadako Ternua eta Labrador probintziako hiriburua eta hiririk jendetsuena da. 2011. urteko erroldaren arabera, hiriak 106.172 biztanle inguru ditu[1]. Avalon penintsulan kokatzen da, Ternua uhartean.
Arrantza-industrian historia luze eta oparoa izanik, XX. mendearen azken erdian Saint John's esportazio eta zerbitzu gune moderno bihurtu da. Duela gutxi aurkitutako petrolio-hobietatik hurbil dagoenez, gorakada ekonomiko handia izan du, eta horrek biztanleriaren hazkundea eta merkataritza-garapena bultzatu ditu.Saint John's probintziako biztanleriaren erdia da[2].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Avalon penintsularen ipar-ekialdean dago hiria, Ternuako uhartearen hego-ekialdean, Ozeano Atlantikoaren kostaldean. Ipar Amerikako hiririk ekialdekoena da, baita Atlantikoko kostaldean dagoen Kanadako bigarren hiririk handiena ere, Halifaxen ondoren, Eskozia Berrian.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ekonomia beti egon da ozeanoari lotuta arrantzaren bidez eta Ternuako eskualdeko hiriburu izateari. XXI. mendean izan duen hazkundea, hiritik gertu dagoen eremu batean itsaso azpian gasa eta petrolioa aurkitu izanaren ondorio izan da.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanadako hiri nagusien artean, Saint John's da lainotsuena (1513 eguzki ordu urtean), elur gehien jasotzen duena (322 cm urtean) eta egunik hezeenak dituena, nahiz eta Kanadako hirugarren negurik leunena duen. Klima kontinental hezea du, uda freskoak eta negu nahiko leunak Kanadako beste hiri batzuekin alderatuta.
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 15.2 | 16.0 | 18.3 | 24.1 | 25.6 | 29.4 | 31.5 | 31.0 | 29.5 | 24.6 | 19.4 | 16.1 | 31.5 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -0.9 | -1.5 | 1.2 | 5.2 | 10.7 | 15.9 | 20.3 | 19.9 | 15.9 | 10.5 | 5.9 | 1.2 | 8.7 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -4.8 | -5.4 | -2.5 | 1.6 | 6.2 | 10.9 | 15.4 | 15.5 | 11.8 | 6.9 | 2.6 | -2.2 | 4.7 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -8.6 | -9.3 | -6.2 | -2.0 | 1.5 | 5.9 | 10.5 | 11.1 | 7.7 | 3.3 | -0.7 | -5.5 | 0.6 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -23.3 | -23.8 | -23.8 | -14.8 | -6.7 | -3.3 | -1.1 | 0.5 | -1.1 | -5.6 | -13.4 | -19.7 | -23.8 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 150.0 | 125.2 | 130.8 | 121.8 | 100.9 | 101.9 | 89.4 | 108.1 | 130.9 | 161.9 | 144.0 | 148.8 | 1513.7 |
| Euria (mm) | 73.7 | 60.5 | 76.7 | 93.7 | 93.9 | 100.5 | 89.4 | 108.1 | 130.9 | 158.9 | 116.3 | 88.4 | 1191.0 |
| Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) | 21.9 | 19.0 | 20.1 | 18.1 | 16.4 | 14.9 | 13.3 | 14.2 | 16.0 | 19.3 | 20.1 | 22.4 | 215.7 |
| Euri egunak (≥ 0.2 mm) | 9.7 | 8.1 | 11.5 | 13.4 | 15.3 | 14.9 | 13.3 | 14.2 | 16.0 | 18.5 | 15.5 | 11.8 | 162.2 |
| Elur egunak (≥ 0.2 cm) | 17.9 | 15.2 | 13.4 | 8.1 | 2.5 | 0.3 | 0 | 0 | 0 | 2.1 | 8.4 | 16.3 | 84.2 |
| Eguzki orduak | 72.3 | 91.3 | 108.9 | 116.7 | 158.3 | 177.4 | 215.4 | 195.5 | 139.7 | 105.7 | 71.7 | 58.5 | 1511.5 |
| Iturria: [3] | |||||||||||||
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint Jonh's da Afrikatik gertuen dagoen Ipar Amerikako puntua[4].
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saint John's ondorengo hiriarekin senidetuta dago:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Tableau 5 Municipalités (subdivisions de recensement) les plus populeuses, par province et territoire, 2011» www12.statcan.gc.ca (kontsulta data: 2025-12-30).
- ↑ (Ingelesez) «Some thorns in rosy outlook: St. John's trade board» www.cbc.ca (kontsulta data: 2025-12-30).
- ↑ http://www.climate.weatheroffice.gc.ca/climate_normals/results_e.html?stnID=6720&lang=e&dCode=1&province=NFLD&provBut=Search&month1=0&month2=12[Betiko hautsitako esteka] Environment Canada
- ↑ Geographic Curiosities - Distances between the New and the Old World. (kontsulta data: 2017-03-29).
Kanpo lotutak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Udal gobernuaren webgune ofiziala (Ingelesez)

