Saint Martin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saint Martingo kolektibitatea
Collectivité de Saint-Martin
Frantziako lurraldea
Bandera Armarria
Goiburua: Liberté, Égalité, Fraternité
(Askatasuna, Berdintasuna, Senidetasuna)
Ereserkia: La Marseillaise
Hiriburua
eta hiri handiena
Marigot
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa
Herritarra saintmartindar
Gobernua Errepublika
 -  Presidentea François Hollande
Itsasoz haraindiko kolektibitatea.
Azalera
 -  Guztira 53.2 km2
 -  Ura (%) 0
Biztanleria
 -  2004 zenbatespena 33.102
 -  Dentsitatea 622bizt./km2
Dirua euro ()
Ordu-eremua UTC (UTC-4)
 -  Udan (DST)  (UTC-3)
Aurrezenbakia 590
Internet domeinua mf
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Saint Martin (argipena)»

Saint Martin Karibe itsasoan dagoen Frantziako itsasoz haraindiko kolektibitatea da. 2007ko otsailaren 22an gaur egungo itsasoz haraindiko kolektibitatearen statusa lortu zuen, Guadalupetik bananduta. Kolektibitatea San Martin uhartearen iparraldeko aldeak eta gertuko uhartetxoek osatzen dute. San Martin uhartearen hegoaldeko aldeak Sint Maarten du izena eta Holandarren Antilletako bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saint Martin uhartean karibeak eta arawakak bizi ziren. Frantziak uhartea okupatu zuen 1626 inguru, espainiarrak kanporatu eta 1648 Herbehereetako koroarekin ituna sinatu zuen uhartea banatzeko.

Erresuma Batuak XVIII. mendean eta XIX. mendeko hasieran uhartea okupatu zuen. Baina 1815eko Parisko itunari esker betirako Frantziar boterepean geratu zen. Horrela, Saint Martin Saint Barthelemyrekin batera Guadalupeko azpiprefektura bihurtu zen.

2003ko abenduaren 6an bertako biztanleak Guadalupetik independentzia bozkatu zuten eta 2007ko otsailaren 22an itsasoz haraindiko kolektibitatearen statusa lortu zuten.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Saint-Martin (iparraldean) eta Herbehereetako Sint Maarten (hegoaldean).

San Martin uhartea menditsua da oso, iparraldeko aldiaren mendixka nagusiak honako hauek dira: Paradis mendigaina (424 m), Careta mendia (401 m), Flagstaff (390 m), Frantzia mendia (387 m), Akordioetako mendia (322 m), Marigot mendixka (307 m) eta O'Reilly mendia. Mendien artean, haranak daude nagusiak Colombier (sakonena), Caréta, Grand-Fond, Moho, Petit-Fond, Jones-Gut eta Lotterie izaki eta ordokiak: Bellevue, La Savanne, Concordia edo Quartier d'Orléans.

Kolektibitaren barruan Tintamarre eta Pinel uhartetxoak ere daude eta penintsula txiki bi ditu: Bluffeko muturra eta Néttlé.

Herri nagusiak, Marigot hiriburuaz gain, Grand-Case, Rambaud, Colombier, Cul-de-sac eta Quartier d'Orléans dira.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administratiboki, Saint Martin Frantziako commune zen Guadalupeko itsasoz haraindiko eskualdearen barruan, baina 2007an itsasoz haraindiko kolektibitate independente bihurtu zen.

Saint Martin Europar Batasunaren barruan dago, hori dela eta, euroa da txanpon ofiziala (nahiz eta estatubatuar dolarra ere onartzen da).

Lurraldeko biltzarrerako (frantsesez: Conseil territorial) lehenengo hauteskundeak 2007ko uztailaren 15ean egin ziren eta Louis-Constant Fleming presidente bihurtu zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartearen frantziar aldeak 53,20 km² azalera du eta 2004ko urrian 33.102 biztanle zituen.

Biztanleria historikoa
1885 1961 1967 1974 1982 1990 1999 2004
3.400 4.502 5.061 6.191 8.072 28.518 29.078 33.102
Frantziako errolda ofizialen arabera.



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saint Martin Aldatu lotura Wikidatan