Sakai (Osaka)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sakai
堺市
izendaturiko hiria
Sakai City Hall.png
Flag of Sakai, Osaka.svg Emblem of Sakai, Osaka.svg
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kansai
Osaka
Alkatea Osami Takeyama (en) Itzuli
Jatorrizko izena 堺市
Posta kodea 590-0078
Geografia
Koordenatuak 34° 34′ N, 135° 29′ E / 34.57°N,135.48°E / 34.57; 135.48Koordenatuak: 34° 34′ N, 135° 29′ E / 34.57°N,135.48°E / 34.57; 135.48
Sakai in Osaka Prefecture Ja.svg
Azalera 149,99 km²
Mugakideak Osaka, Matsubara (en) Itzuli, Habikino (en) Itzuli, Tondabayashi (en) Itzuli, Ōsakasayama (en) Itzuli, Kawachinagano (en) Itzuli, Izumi (en) Itzuli eta Takaishi (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 827.971 (2019ko urriaren 1a)
Red Arrow Down.svg-11.339 (2015)
Dentsitatea 5.520,17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1889ko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia 072
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Wellington City
http://www.city.sakai.lg.jp/index_en.html www.city.sakai.lg.jp

Sakai (japonieraz: 堺市 Sakai-shi?) Japoniako Honshuko uhartearen mendebaldean dagoen hiria da, Osaka prefeturako bigarren handiena eta Japoniako 14.a. 2011ko erroldaren arabera 842.760 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osakako Badiaren ertzean Yamato ibaiaren ahoan dago hiria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kofun Aroko hilobiak aurkitu dira, V mendekoak. Hilobien artean badago Nintoku enperadorearena izan daitekeen bat ere, garai hortako munduko handiena dela diotena.

Muromachi Aroan Sakai Japoniako hiri aberatsenetakoa zen Yamato probintzia itsasoarekin lotzen baitzuen. Honek atzerriko merkataritza erakarri zuen. Horrela merkatariek agintzen zuten "hiri autonomoa" bihurtu zen. Jakina da 1550ean Frantzisko Xabierkoa bertan izan zela eta Ikkyū monje zen budista ere bertan bizi izan zen.

Europarrek suzko armagintza negozioak garatu zituzten eta Oda Nobunaga izan zen bezero garrantzitsuena. Nobunagak hiriaren autonomia kendu nahi izan zuen eta hiritarrek gogor egin zioten arren Nobunagak hiria eskuratu zuen. Sakairen setioan hiria erre egin zen eta askok alde egin zuten. Toyotomi Hideyoshi shogun bihurtzean Sakairi bultzada berria eman zion eta Japoniako te ekoizpengune garrantzitsua bihurtu zen.

1868ko martxoaren 8an 100 marinel frantses Sakaiko kaira iritsi ziren. Hirira sartu ziren bisitan eta Myōkoku-ji tenpluan lo egin zuten. Sakaitarrak izuturik zeuden atzerritarren aurrean eta tenpluaren zaintzaileak ziren Tosa leinuko gerlariak ez ziren gai haiekin komunikatzeko. Frantziar batek Tosa leinuko bandera bat hartu zuenean samuraiek tiro egin ta hamairu hil zituzten. Frantziarrek erantzun egin zuten eta itsasuntzira itzultzen saiatu ziren. Istilu hauek diplomazia arazoa eragin zuten. Frantziak isun handia ordainarazi zion Japoniari eta hogei samuraik "seppukua" (harakiria) egintera kondenatu zituzten. Frantziar lekukoak ere bertan ziren eta hamaikagarrenak seppukua egiterakoan hauek atera egin ziren ikuskizuna aguantatu ezinik. Ekitaldia gelditu egin zuten baina gainerako 9 samuraiak erbesteratu egin zituzten.

Sakai 1889an bihurtu zen hiria. Gaur egun hiri erabat industriala da eta itsas-portu handia dauka.

Sakai wards.png

Banaketa dministratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakai-k zazpi auzo ditu:

  • Sakai-ku (erdigune administratiboa)
  • Kita-ku
  • Nishi-ku
  • Naka-ku
  • Higashi-ku
  • Mihara-ku
  • Minami-ku

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]