Sakarosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sakarosa
Saccharose2.svg
Formula kimikoaC12H22O11
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
OC[C@H]1O[C@@](CO)(O[C@H]2O[C@H](CO)[C@@H](O)[C@H](O)[C@H]2O)[C@@H](O)[C@@H]1O
InChl3D eredua
Osatutaoxigeno, karbono eta hidrogeno
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,59 g/cm³ (20 °C, solido)
Disolbagarritasuna200 g/100 g (ura, 20 °C)
Fusio-puntua183 °C
188 °C
Deskonposizio-puntua186 °C (gehienez)
160 °C (gutxienekoa)
Lurrun-presioa0 mmHg (20 °C)
Masa molekularra342,116 Da
Erabilera
RolaEdulkoratzaile
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
0
0
GHS arriskuabaliorik ez
Arrisku motakbaliorik ez
Prekauzio motakbaliorik ez
Batezbesteko dosi hilgarria
Denboran ponderatutako esposizio muga5 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak)
10 mg/m³ (10 h, baliorik ez)
15 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak)
Lehergarritasun gutxieneko kontzentrazioa45
Eragin dezakesucrose exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyCZMRCDWAGMRECN-UGDNZRGBSA-N
CAS zenbakia57-50-1
ChemSpider5768
PubChem5988
Reaxys1435311 eta 90825
Gmelin17992
ChEBI97695
ChEMBLCHEMBL253582
RTECS zenbakiaWN6500000
ZVG11990
DSSTox zenbakiaWN6500000
EC zenbakia200-334-9
ECHA100.000.304
CosIng38376
MeSHD013395
RxNorm10159
Human Metabolome DatabaseHMDB0000258
KNApSAcKC00001151
UNIIC151H8M554
NDF-RTN0000147528
KEGGC00089 eta D00025
PDB LigandSUC

Sakarosa etxeko azukre arrunta da, glukosaz eta fruktosaz osatutako disakaridoa. Oso ugaria da landareetan, eta baita eztian ere. Azukre-kanaberatik eta erremolatxatik ateratzen da maila industrialean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Miller kimikari ingelesak "sucrose" izena eman zion 1857an[1]. Horretarako frantseseko sucre (azukre) hitza eta monosakaridoen -osa atzizkia elkartu zituen. Ingelesez hau erabiltzen da. 1860 urtean Marcellin Berthelot[2] kimikari frantsesak sakarosa izena eman zion. Raymond Lemieux-ek lehenengo aldiz sintetizatu zuen kimikoki, 1953 urtean[3].

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakarosaren formula enpirikoa da. Glukosaren eta fruktosaren karbono anomerikoen artean α(1→2) lotura O-glikosidikoa. Lotura hori osatzerakoan ura askatzen da eta oxigeno monokarboniliko batek zubi-lana egiten du bi molekulen artean. Honako hau da beraz sakarosaren izen sistematikoa:

α-D-glukopiranosil-(1→2)-β-D-fruktofuranosa[4]

Lotura osatzeko karbono anomeriko biak erabiltzen direnez ez da hidroxilo talde askerik gelditzen eta beraz ahalmen erreduzitzailerik ez du[5]. Zapore gozoa badu ordea, hori da bere ezaugarri nagusia.

Sakarosaren gramo bakoitzak 3'94 kilokaloria edo 17 kilojoule ematen ditu.

Metabolismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdailera iristen denean hidrolisi azidoak bere osagaietan banantzen du, glukosa eta fruktosa agertuz. Baina sakarosaren hidrolisi jarduera handiena duodenoko mikrobiloetan gertatzen da[6]. Sakarasa eta isomaltasa entzimek burutzen dute hidrolisia. Lorturiko glukosa eta fruktosa odol hodietara pasatzen dira eta honek gorputz osoan barreiatzen ditu.

Garrantzia biologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fotosintesiaren tarteko konposatu bat da eta landare askotan fotintesiaren produktuak gainerako ataletara garraiatzeko erabiltzen da. Ernetutako hazietan bildutako gantz eta proteinak sakarosa bihurtzen dira haziko den landarearen energia iturri izateko.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gozagarri edo edulkoratzailerik erabiliena da mundu osoan, janariak gozatzeko. 2013. urtean 175 milioi tona azukre ekoiztu ziren mundu mailan[7].

Azukre honen gehiegizko kontsumoak loditasuna, diabetesa eta txantxarra eragiten du.

Azukre arruntaren osagai nagusia da sakarosa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miller, William Allen. (1857). «Elements of Chemistry: Theoretical and Practical» Organic Chemistry (Londres) III.
  2. Berthelot, Marcellin. (1860). Chimie organique fondée sur la synthèse. Mallet-Bachelier, 254-55 or..
  3. (Ingelesez) Lemieux, R. U.; Huber, G.. (1953-08). «A CHEMICAL SYNTHESIS OF SUCROSE» Journal of the American Chemical Society 75 (16): 4118–4118. doi:10.1021/ja01112a545. ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
  4. «Proyecto Biosfera» recursos.cnice.mec.es (Noiz kontsultatua: 2018-11-10).
  5. (Gaztelaniaz) Teijón, José María. (2006). Fundamentos de bioquímica estructural. Editorial Tebar ISBN 9788473602280. (Noiz kontsultatua: 2018-11-10).
  6. (Ingelesez) Gray, G M. (1971-02). «Intestinal Digestion and Maldigestion of Dietary Carbohydrates» Annual Review of Medicine 22 (1): 391–404. doi:10.1146/annurev.me.22.020171.002135. ISSN 0066-4219. (Noiz kontsultatua: 2018-11-10).
  7. (Ingelesez) «Sugar: World Markets and Trade» United States Department of Agriculture 2013.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]