Edukira joan

Sakata (Yamagata)

Sakata
酒田市
Japoniako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Yamagata
Izen ofiziala酒田市
酒田町
Jatorrizko izena酒田市
Posta kodea998-8540
Geografia
Koordenatuak38°54′53″N 139°50′12″E / 38.91486°N 139.83672°E / 38.91486; 139.83672
Map
Azalera602,97 km²
MugakideakTsuruoka (en) Itzuli, 庄内町, Mikawa (en) Itzuli, Mamurogawa (en) Itzuli, Sakegawa (en) Itzuli, Tozawa (en) Itzuli, Yuza (en) Itzuli, Yurihonjo (en) Itzuli eta Nikaho (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria99.235 (2021eko martxoaren 1a)
Dentsitatea165 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1933ko apirilaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakOsaki (en) Itzuli, Zheleznogorsk-Ilimsky (en) Itzuli, Tangshan, Musashino, Shibushi (en) Itzuli, Kaizu (en) Itzuli, Kita-ku, Higashi (en) Itzuli eta Delaware
city.sakata.lg.jp

Sakata (japonieraz: 酒田市?, Hepburn: Sakata-shi) Japoniako Honshu uharteko Tōhoku eskualdeko hiri bat da, Yamagata prefeturako hirugarren hiria. 2023ko erroldaren arabera 96.777 biztanle ditu.

Antzinako Dewa probintziaren hiriburua Sakatan zegoela uste da, baina arkeologoek ez dute oraindik haren aztarnarik aurkitu. Kamakura Aroan (XII-XIV mendeak) Mogami ibaiaren ahoan portu bat bazela jakina da.

XIX. mendean, Meiji Aroan Honma leinuak agintzen zuen Sakata inguru guztian.[1] 1894ko Shōnai lurrikarak eta hark eragindako suak hiriaren %80a suntsitu zuen. Sakata hiri modernoa 1933ko apirilaren 1ean sortu zen.

Bigarren Mundu Gerran aire eraso bakarra jasan zuen, 1945eko abuztuaren 10ean, eta hiria ongi mantendu zen. Aurrez, 1944an gerra presoen esparru bat ezarri zen.[2]

1976ko urriaren 29an sute handi bat gertatu zen eta hiriaren erdiguneko 1.774 etxe erre ziren.

2005ean Hirata, Matsuyama eta Yawata hiriak batu zitzaizkion Sakatari, populazioa nabarmen handituz.

Yamagata prefeturako ipar-mendebaldeko kostaldean kokaturik dago. Japoniako itsasoa du mendebaldean eta Akita prefetura iparraldean.

Iparraldean Chōkai mendia (2.236 m) du[1] baina hiria bera Shōnai lautadan zabaltzen da, Mogami ibaiaren eskumako aldean. Itsasoan barrena 38 kilometrotara dagoen Tobishima uharte despopulatua ere Sakata udalerriari dagokio. Uhartea eta ufalerriaren gehiengoa Chōkai Quasi natura parkeak hartzen du.

Klima azpitropikal hezea du (Cfa). Uda bero edo epelak ditu eta neguak hotzak dira.

    Datu klimatikoak (Sakata (1981~2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.3 4.8 8.9 14.8 19.7 23.6 27.1 29.6 25.3 19.5 13.2 7.7 16.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.0 -1.1 1.0 5.7 11.1 16.1 20.2 21.7 17.3 11.0 5.5 1.6 9.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 168.1 114.0 106.7 102.4 121.4 120.7 209.0 178.5 162.1 180.5 225.0 204.0 1892.4
Elur egunak (≥ 1 mm) 15.8 15.7 15.6 7.2 0.7 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 3.8 10.9 69.9
Eguzki orduak 39.4 59.2 117.2 172.4 191.2 178.6 164.0 208.2 150.7 141.5 89.9 43.9 1556.2
Hezetasuna (%) 71 70 67 68 71 75 79 76 75 72 71 71 72.2
Iturria: Japan Meteorological Agency

Sakatako jarduera ekonomiko nagusiak manufaktura, nekazaritza eta merkatal-arrantza dira. Kalitate handiko arroza eta sakea esportatzen ditu.[1]

Hiriko konpainia handiena Maeta Seikan da, zementugintzan aritzen dena eta 2011ko Sendaiko lurrikara eta tsunamiaren ondoren eskualde hura berreraikitzeko lanean diharduena.

Shonay aireportua du[3] eta Mogami ibaiaren ahoan itsasportu garrantzitsua,[1] Japoniako Gobernuak "Portu Nagusia" eta "Portu Berezia" iendatu baitu.[4]

Trenbidea eta errepideak ere baditu.[1]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ken Domon argazki museoa
  • Honma arte museoa

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 (Ingelesez) Kayasith, Bridgitte. (2022-06-02). «Sakata City» The Hidden Japan (kontsulta data: 2026-02-02).
  2. «Sendai POW Camp #9-B Sakata» mansell.com (kontsulta data: 2026-02-02).
  3. «News | Routes» www.routesonline.com (kontsulta data: 2026-02-02).
  4. (Ingelesez) Yamashita, Derek. (2022-08-31). «A Stroll in The Port City of Sakata» The Hidden Japan (kontsulta data: 2026-02-02).
  5. 1 2 (Ingelesez) «International Exchange - The Council of Local Authorities for International Relations (CLAIR)» www.clair.or.jp (kontsulta data: 2026-02-02).
  6. (Ingelesez) Gazette, Delaware. (2017-04-20). «Delaware, Sakata officially become sister cities» Delaware Gazette (kontsulta data: 2026-02-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]