Sakkarako Piramide Mailakatua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saqqarako Piramide Mailakatua

Sakkarako[1] Piramide Mailakatua edo Zoserren Piramidea Djoser edo Zoser faraoiaren hilobi edo zenotafioa da, Egiptoko III. dinastiako faraoia zena (K. a. 2650). Antzina Djoser Djoseru edo "Sakratuena" deitua, gaur egun, piramide mailakatua bezala ezagutzen da, eta, Manetonen arabera, Imhotepek eraikia izan zen, izen ezaguneko historiako lehen arkitektoa. Sakkarako nekropoliko eraikinik nabarmenena da, Menfis hiritik hegoaldera eta Gizako piramideen eta gainerako egiptoar piramideen prototipo izan zen.

Piramide mailakatua, edo aurrepiramidea, lehen errege-zenotafio monumentala izan zen eta Egipto eta munduko harrizko egitura handirik zaharrenentzat jotzen da.

Ospakizunetarako konplexu baten zati zen, harrizko harresi batez inguratua zegoena, non, tenplu bat eta eraikin sinbolikoak zeuden, gehienak trinkoak, helduezinezkoak, Heb Seda ospatzeko patio zabal batekin eta lurrazpiko galeria eta biltegi sistema korapilotsu batekin.

Djoserren piramidea eraiki zen arte errege-hilobiak, lurrazpiko ganbarak ziren, adobezko egitura batez estaliak, moztutako piramide formakoak, mastaba izenekoak. Djoserren piramidea harriz egina dago, eta sei mastaba handiz osatuta dago, bata bestearen gainean, jatorrizko ideiaren bost berrikuspen eta garapen izan zirenak: oinarri karratudun mastaba bat, 63 metroko luze-zabaleraduna eta zortzi metro garai zena. Honen eraikuntza ere, Imhotepi ematen zaio, baina, Sanajten garaian, Djoserren aurreko faraoiaren garaian; lehen mastaba hau izango litzateke, benetan, Antzinako Egipton, harlandua erabiliz eraiki zen lehen monumentua.

Piramidea, hil konplexu bat osatzen duen barruti batean dago; 60 metroko garaiera izatera iritsi zen, 140ko luzera eta 118ko zabalera oinarrian, kareharri zuri leunduz estalia geratuz.

Piramide mailakatua iparraldetik hegoaldera 554 metro eta ekialdetik mendebaldera 277 metro neurtzen duen laukiluze formako barruti honen erdian dago. Harresia kareharrizkoa da; jatorrian, 10 metroko garaiera zuen eta hamalau ate faltsu zituen, eta sarrera bakarra, ate faltsu bat imitatzen zuten sartune batean jarria. Eraikinek, zaindutako kanpo fatxadak dituzte, baina barnealdeak trinkoak dira.

Sarrera hau patio txiki batetara iristen da, eta, gero, gela hipostilo batetara, berrogei zutabe faszikulaturekin, pilastratara itsatsiak, barnealdean borobilduak, papiro zurtoin sortak imitatuz, bi ilaratan aurrez aurre jarriak 6,60 metroko garai eta oinarrian metro bete dutenak. Hauen gainean ateburu itxurako estalki bat eusten zen; hauek dira egiptoar arteko lehen harrizko zutabe ezagunak.

Ondoren, patio zabal bat dago, piramidearen hegoaldean, aldare txiki bat eta lau mugarrirekin. Azken hauek, beharbada, erresumaren mugak, non, faraoiak, Heb Sed jaian lehiaketa sinbolikoa egin behar izan zuen.

Piramide mailakatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Djoserren piramideak, laukiluze formako oinarria du (140x118 m) bere alderik luzeena ekialdetik mendebalderako norantzan dagoelarik. Bata bestearen gainean jarritako sei piramide enborretan datza, 60 metroko jatorrizko garaiera batekin. Piramideen gorputzen okertasuna, bertikalarekiko 16ºkoa da eta, gorengo mailan, 22ºkoa.

Piramidearen diseinuak hainbat diseinu eta aldaketa jasan behar izan zituen: lehenengo hirurak, mastabaren ideiarekin, eta, beste hirurak, piramide mailakatua osatuz. Kareharri silizeozko blokeak erabili ziren, gertuko harrobietatik ateratakoak, argamasarekin lotutakoak; kanpoaldea, bikor finezko kareharriz estali zen bi metro zabal batez beste.

Piramidearen hirugarren egitasmoa, jatorrizko mastabaren zabaltzean, erret familiaren hilobiak jarri ahal izateko, eta hil konplexuaren hasieran zetzan.

32 metroko sakonera duten 11 putzu daude, nondik, beste hainbeste korridore horizontaletara iristen den. Bertan, harzurizko bi sarkofago aurkitu ziren, horietako bat, Djoser faraoiaren alaba baten hondarrekin, faienzazko xaflekin estalitako gelak, baxuerliebean eginiko faraoiaren irudikapenekin, bere Necherjet izenarekin eta 48.000 ontzi zeramiko eta harrizko baino gehiago zituen biltegiekin, horietako askok, aurreko pertsonaia eta faraoien izenak grabatuta zituztelarik. Faraoien kasuan, I. eta II. dinastiako faraoiak ziren.

Djoserren hil ganbara, piramidearen erdian dago, 28 metroko sakonera eta zazpi metroko zabalera duen putzu baten hondoan. Granitoz eraiki eta igeltsuz estali zen. 3500 kiloko granitozko bloke handi batekin itxia izan zen. Jean-Philippe Lauer arkitekto eta egiptologo frantziarrak, 1932tik konplexuaren berriztatzailea zenak, ehunka urte beranduago datatua dagoen momia baten arrastoak aurkitu zituen.

Piramidea, Heb Sedeko patiotik ikusita

Konplexuko beste eraikin batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ildotutako hiru zutabeen tenplua: Ekialdeko harresiaren ondoan, piramidearen hego-ekialdean, patio txikiago batean, tenplu bat dago, nondik hiru zutabe ildotu gain irteten diren, itsatsiak, Jean Philippe Lauerrek berreraikia jatorrizko kapitelen altueraraino.

Sed jaiaren kaperak hainbat eraikin sinboliko dira, bertara sartzerik ez dagoena, dependentzia hauek fatxadak baino ez dira, barnean ez dago ezertxo ere, harrizko txintxorrekin beteak daude, kaperak imitatuz faraoiaren erregealdiaren hogeita hamargarren urtearen jaialdia edo Heb Seda ospatzeko. Hauen aurrean bi tribuna ere badaude, beharbada, Goi eta Behe Egiptoren ikur zirenak.

Hegoaldeko etxea, piramidearen ekialdean dagoena, eraikin sinboliko bat da, hamabi metroko altuera duten lau zutabe ildotukin apaindua, ofrendentzako horma hilobiekin. Iparraldeko Etxeak, Hegoaldekotik gertu, antzerako fatxada du. Kapitelak dira aldatzen diren bakarrak. Arrastoen artean, Hethepererenebti eta Inetkaus printzesen izenak agertu ziren grabaturik.

Serdaba, ganbara txiki itxi bat da, piramidearen ipar-ekialdeko angelutik gertu dagoena, non, harriz eginiko faraoiaren estatua eseri bat aurkitu zen, bere izena, "Necherjet", grabatua zuelarik. Iparraldeko fatxadan bi zulo borobil daude, nondik, kanpotik, estatua ikus zitekeen. Ezagutzen den tamaina handiko lehen erret estatua da; jatorrizkoa, Kairoko Egiptoar Museoan dago.

Hil tenplua, piramidearen iparraldean dago, serdabaren ondoan eta hondakinetan dago. Hurbil dagoen pasabide batek piramidearen beheko mailetara eta faraoiaren sarkofagoa izango lukeen hil ganbarara daroa.

Hegoaldeko lubanarro handia harresiaren hegoaldearen barnean dago. Zazpi metroko zabalera eta 29ko hondoa du, eta granitozko ganbara eta hilarridun gela batetara daroa. Ez da ezagutzen lubanarro handi honen funtzioa.

Konplexurako sarrera
Pasabide estalia
Pasabidearen barnealdea
Serdaba eta errege-estatua

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sakkarako Piramide Mailakatua Aldatu lotura Wikidatan