Sakramentu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zazpi sakramentuen triptikoa, Roger van der Weyden margolariarena (Erregeren Arte Ederren Museoa, Anberes).

Sakramentua dimentsio sakratua duen egintza erlijiosoa da, jasotzailea sagaratzen duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako gizarteetan baziren sakramentuen antzeko ospakizunak edo jardunak, hala nola, uzta ona edo eguraldi ona eskatzeko, bizitzan aldi berri bat hasteko, eta abarretarako; erritu edo jai horietan aginpide sakratuari edo jainko ukiezin bati arrakasta edo emaitza ona eskatzen zitzaion.

Kristautasunak esanahi zehatzagoa eman zion sakramentuari. Sakramentua Jainkoaren eta gizakiaren arteko batasuna finkatzeko era da, eta Kristoren gorputz mistikoa den erakundearen, Elizaren, bidez eratzen da. Testamentu Berrian bataioa, oin-garbiketa, oliatzea, taldeko afaria eta antzeko errituak azaltzen dira; antzinako kristauek horietako batzuk gorde zituzten, beste batzuk galdu, eta berriak sortu ere. Baina hasierako kristauek ez zuten ez sakramentua zer zen, ezta zenbat ziren ere, garbi finkatu.

Katolizismoan zazpi dira sakramentuak, baina beste kristau bideetan sakramentuen zerrenda murritzagoa izaten da eta batzuetan Afari Santua edo Jesusen Azken Afaria ere sakramentutzat hartzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sakramentu Aldatu lotura Wikidatan