Saladin I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saladin I.a
Cristofano dell'altissimo, saladino, ante 1568 - Serie Gioviana.jpg
Q52770826

1169 - 1174
Shirkuh
Bizitza
Izen osoa Salāh ad-Dīn Yūsuf ibn Ayyūb
Jaiotza Tikrit1137
Heriotza Damasko1193ko martxoaren 4a
Hobiratze lekua Omeiatarren meskita
Familia
Aita Najm ad-Din Ayyub
Ezkontidea(k) Ismat ad-Din Khatun
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Aiubtar leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Crusader invasions of Egypt
Battle of Montgisard
Q51908285
Siege of Kerak
Battle of Marj Ayyun
Battle of Jacob's Ford
Battle of Belvoir Castle
Battle of Al-Fule
Battle of Cresson
Battle of Hattin
Siege of Jerusalem
Siege of Tyre
Siege of Acre
Battle of Arsuf
Battle of Jaffa
Battle of Qurûn Hamâ
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa

Saladin I.a[1][2] edo An-Nasir Salah ad-Din Yusuf ibn Ayyub (arabieraz: صلاح الدين يوسف بن أيوب‎, Ṣalāḥ ad-Dīn Yūsuf ibn Ayyūb, «Jusuf, Aiuben semea»; kurdueraz: سەلاحەدینی ئەییووبی, Selahedînê Eyûbî; Tikrit, 1137 - Damasko, 1193ko martxoaren 4a), Egiptoko sultan aiubtarra izan zen 1171-1193 urteetan, eta Siriakoa 1174-1193 bitartean. Historiako agintari islamikorik handienetarikoa izan zen.

Islamaren defendatzailea, bereziki sunismoarena, Ekialde Hurbila batu zuen politikaren eta erlijioaren aldetik, kristauei aurre eginez eta Abbastar Kalifa-herriko kultu ofizialetik urrun zeuden edozein doktrina amaiaraziz. Bereziki ezaguna da Lurralde Santuak gurutzatuei kentzeagatik eta Jerusalem musulmanei itzultzeagatik. Gertaera hura kolpe latza izan zen Mendebaldearentzat, eta beste gurutzada bat antolatu zen, Rikardo I.a Ingalaterrakoa buru zela.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia kurdu ahaltsu bateko semea zen, eta aita Siriako iparraldeko gobernari turkiarraren zerbitzuan jarri zen. Saladin, beraz, Alepo, Baalbek eta Damaskon hazi zen eta hiri horietan egin zituen erlijio ikasketak. Egiptora abiatutako hiru espedizio militarretan parte hartu zuen lurraldea gurutzatuen esku gera ez zedin, Palestina haien mende baitzegoen jada. 1169. urtean Egiptoko bisir izendatu zuten, eta 1174. urtean, Siriako emirra hil zenean, musulmanen mendeko Siriaz jabetu zen. Hurrengo hamabi urteetan Siria, Mesopotamia, Palestina eta Egiptoko indar musulmanak batzen saiatu zen.

1187. urtean Saladinen armadek gurutzatuenak garaitu zituzten Hatinen (Tiberiadestik gertu), Palestinako iparraldean, eta hiru hilabeteren buruan ia Jerusalemgo Erresuma guztia zegoen Saladinen mende. 1187. urteko urrian, 88 urtez kristauen mende egon ondoren, Jerusalem hiri santua hartu zuten Saladinen gizonek.

Musulmanek Jerusalem hartu zuteneko albistea Europara heldu zenean, Hirugarren Gurutzada antolatu zen eta Europako hiru errege abiatu ziren, nor bere armadaren buru zela, hiri santura Saladin garaitzeko asmoz. 1192. urtean Rikardo Lehoi Bihotzak, Saladinen areriorik handienak, Europarako bidea hartu zuenean, gerra irabazitzat jo zuen Saladinek eta Damaskora erretiratu zen betiko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saladin I.a Aldatu lotura Wikidatan