Edukira joan

Salamanca

Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Salamanca (argipena)».
Salamanca
Salamanca
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Salamancako probintzia
AlkateaCarlos Manuel García Carbayo (en) Itzuli
Izen ofizialaSalamanca
Jatorrizko izenaSalamanca
Posta kodea37001–37009
INEk ezarritako kodea37274
Geografia
Koordenatuak40°57′54″N 5°39′51″W / 40.965°N 5.6642°W / 40.965; -5.6642
Mapa
Azalera39,56 km²
Altitudea798 m
MugakideakSanta Marta de Tormes, Carbajosa de la Sagrada, Arapiles, Aldeatejada, Carrascal de Barregas, Doñinos de Salamanca, Villamayor, Villares de la Reina eta Cabrerizos
Demografia
Biztanleria146.110 (2025)
alt_left 79.972 (%54,9) (%45,1) 65.611 alt_right
Dentsitatea3.693 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia923
Hiri senidetuakCoimbra, Nimes, Würzburg, Brujas, Buenos Aires eta Las Palmas Kanaria Handikoa
MatrikulaSA
aytosalamanca.es

Salamanca[1] izen bereko probintziako hiriburua da, Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoaren hego-mendebaldean kokatutakoa. Tormes ibaiaren ertzean dago eraikita. Azken erroldaren arabera 146.110 biztanle zituen 39,6 km²-ko azaleran. Erkidego osoko hirugarren udalerririk populatuena da, Valladolid eta Burgos ostean.

Bi alde bereizten dira Salamancako hirian: 1936tik aurrera eraiki zen hiria, batetik, eta Erdi Arokoa, bestetik. Monumentuei dagokienez, multzo nabarmena dago hirigunean.

Monumentu aipagarriak dira XII. mendeko katedral zahar erromanikoa, XVI-XVIII. mendeetako katedral berria —molde gotiko, errenazentista eta barrokoan egina—, XV-XVI. mendeetako San Esteban eliza domingotarra, XVI. mendeko unibertsitateko eskolak, XVIII. mendeko plaza nagusia eta XVI-XVIII. mendeetako eliza eta jauregi ugari. 1988an, gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk.

Bestela, bertako Aste Santua deklaratu dute nazioarteko interes turistikodun jaia.

    Datu klimatikoak (Salamanca)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 22.5 24.7 29.8 34.7 37.0 39.8 39.6 37.5 30.6 24.5 18.5 39.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.9 10.8 14.0 15.7 19.7 25.2 29.3 28.7 24.5 18.2 12.4 8.8 17.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.7 0.3 1.4 3.5 7.0 10.5 12.8 12.4 9.0 6.1 2.2 0.7 5.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -13.4 -10.5 -8.2 -5.0 -1.4 3.0 5.8 4.5 1.4 -4.8 -7.6 -9.6 -13.4
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6 6 5 7 8 5 3 2 4 7 7 7 66
Iturria: AEMET [2]
Salamancako katedral berria

Kartagotarrek sortu zuten Elmantica eta Salmantica hiri zaharra. Anibalek konkistatu zuen K.a. 220. urtean, eta oso komunikabide garrantzitsua izan zen erromatarren garaian. Musulmanek hartu zuten hiria VIII mendearen hasieran. Hurrengo urteetan gainbehera nabarmena izan zuen, musulmanen eta kristauen arteko gerrak zirela eta.

Alfontso VI.ak bere suhi Raimundo Burgundiakoari agindu zion hiria berriro eraiki zezan. Alfontso IX.ak unibertsitatea sortu zuen 1200ean, Alfontso X.aren garaian Europa guztian zehar ospe eta sona handia izan zuen ikastetxea, hain zuzen. 1520an, komunitateen arteko gerra zela eta, herri osoa matxinatu zen Salamancan, eta nobleak eta lur-jabe handiak kanpora egotzi zituzten.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan, gainbehera etorri zen hiriko ekonomia, larrugintza eta ehungintza desagertu ziren, eta izugarri murriztu zen biztanle-kopurua.

Napoleonen armadaren mende egon zen 1808tik 1812ra.

1936ko Gerra Zibilean, Francoren armadaren alde agertu zen hiria hasieratik, eta gobernu-egoitza izan zen.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Santa Marta de Tormes, Carbajosa de la Sagrada, Arapiles, Aldeatejada, Carrascal de Barregas, Doñinos de Salamanca, Villamayor, Villares de la Reina eta Cabrerizos.

Biztanleriaren tamainaUrtea141.000144.000147.000150.000153.000156.000159.000162.000200020052010201520202025SalamancaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 65.611 gizon, 79.972 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.03
 
100+
 
0.16
0.33
 
95-99
 
0.90
1.30
 
90-94
 
2.48
2.44
 
85-89
 
3.78
3.99
 
80-84
 
5.20
4.97
 
75-79
 
6.11
5.70
 
70-74
 
6.22
6.82
 
65-69
 
7.34
7.22
 
60-64
 
7.59
7.11
 
55-59
 
7.34
6.90
 
50-54
 
7.16
6.85
 
45-49
 
6.50
6.21
 
40-44
 
5.86
5.46
 
35-39
 
5.07
5.73
 
30-34
 
4.77
5.75
 
25-29
 
5.05
5.80
 
20-24
 
4.99
5.47
 
15-19
 
4.17
4.56
 
10-14
 
3.50
4.09
 
5-9
 
3.20
3.27
 
0-4
 
2.60
Iturria: Instituto Nacional de Estadística[3]

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 53,8 udalerri berean jaioak ziren[4], probintziako batez bestekoaren (% 40,5) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 10,9 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 10,7 —probintzian % 8—.

Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 53,8Probintzia berean · % 17,3Erkidegoan · % 7,3Beste erkidegoa · % 10,9Estatutik kanpo · % 10,7
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 21.221 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 67,6)[5]. Jaiolekuko herrialde nagusiak Peru, Kolonbia, Venezuela dira.

Amer
Euro
Afri
Amerika · % 67,6Europa · % 16,1Afrika · % 10,2Asia · % 6Ozeania · % 0,1
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Peru2.720 · % 12,8
Kolonbia2.510 · % 11,8
Venezuela2.154 · % 10,2
Maroko1.389 · % 6,5
Bolivia764 · % 3,6
Kuba685 · % 3,2
Frantzia664 · % 3,1
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 92.553 etxebizitza zeuden: 63.989 (% 69,1) nagusiak eta 28.564 (% 30,9) ez-nagusiak.[6] Kontsumo elektrikoaren arabera, 11.301 (% 12,2) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 6.545 (% 7,1) hutsik zeuden.[7] Etxebizitza nagusien % 77,9 jabetzan zegoen eta % 15,8 alokairuan.[8]

92.553etxebizitza
63.989etxegune
6.545hutsik (% 7,1)

Etxebizitza multzoa

63.989
28.564
Etxebizitza nagusia (63.989)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (28.564)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa)

74.707
11.301
Okupatuak (74.707)Noizbehinkakoak (11.301)Hutsik (6.545)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)

49.828
10.093
Jabetzan (49.828)Alokairuan (10.093)Beste erregimen bat (4.068)

Guztira 63.989 etxegune zeuden, eta horietatik 22.285 (% 34,8) pertsona bakarrekoak ziren.[9] Etxeguneen % 62,2 familia batek osatzen zuen eta % 2,7 familiarik gabeko etxegune anitzak ziren.[10]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 122.285
2 pertsona19.301
3 pertsona12.190
4 pertsona7.549
5 edo gehiago2.664

Etxeguneak motaren arabera

22.285
39.814
Pertsona bakarrekoa (22.285)Familia bakarrekoa (39.814)Familiarik gabeko etxegune anitza (1.711)Bi familia edo gehiago (179)

Etxebizitzen % 53,1 1980 baino lehen eraiki ziren, eta % 15,5 2001etik aurrera.[11] Etxebizitzen % 17,5 60 m²-tik beherako azalera zuten eta % 6,4 120 m²-tik gorakoa.[12]

Eraikuntza garaia

1900 aurretik165
1900-1920385
1921-1940737
1941-19501.429
1951-19604.850
1961-197018.633
1971-198022.954
1981-199011.519
1991-200016.361
2001-201013.270
2011-20201.117

Azalera erabilgarria

< 30 m²427
30-45 m²3.437
46-60 m²12.307
61-75 m²25.469
76-90 m²25.258
91-105 m²12.964
106-120 m²5.812
121-150 m²4.045
151-180 m²1.085
> 180 m²764

Unibertsitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salamancako Unibertsitatea 1218an sortu zuten, eta Europako zaharrenetako bat da.

Salamancako Unibertsitatearen aurrealdea

Errepide eta burdinbideen gune garrantzitsua da. Nekazaritza-produktuen merkataritza, industria (tresneria mekanikoa, metalurgia, kimika-industria, janari-industria, ehungintza) eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Diru-sarrerak

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 15.319 euro-koa zen[13], eta etxegune bakoitzeko 33.391 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (14.583 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) parean. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 18.550 euro zen. Errenta gordina 18.551 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 52,2[14]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 29,6), beste diru-sarrerak (% 12,5), langabezia-prestazioak (% 1,4), beste prestazioak (% 4,5).

52%
30%
13%
Soldata · % 52,2Pentsioak · % 29,6Langabezia · % 1,4Beste prestazioak · % 4,5Beste sarrerak · % 12,5
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[15][oh 1]Udalerrian indizea 32,3 da, probintziakoaren (30,4) gainetik eta Espainiakoaren (32,1) parean. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,8 da, probintziakoaren (2,6) gainetik eta Espainiakoaren (2,8) parean.

Diru-sarrerak

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 15.319 euro-koa zen[13], eta etxegune bakoitzeko 33.391 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (14.583 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) parean. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 18.550 euro zen. Errenta gordina 18.551 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 52,2[14]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 29,6), beste diru-sarrerak (% 12,5), langabezia-prestazioak (% 1,4), beste prestazioak (% 4,5).

52%
30%
13%
Soldata · % 52,2Pentsioak · % 29,6Langabezia · % 1,4Beste prestazioak · % 4,5Beste sarrerak · % 12,5
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[15][oh 2]Udalerrian indizea 32,3 da, probintziakoaren (30,4) gainetik eta Espainiakoaren (32,1) parean. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,8 da, probintziakoaren (2,6) gainetik eta Espainiakoaren (2,8) parean.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 32. araua: Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak. (kontsulta data: 2012-5-26).
  2. Agencia Española de Meteorología. Monthly Averages for Salamanca, Spain. .
  3. (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
  4. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Salamanca.tab.
  5. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Salamanca.tab.
  6. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  7. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  8. (Gaztelaniaz) «Etxebizitza nagusiak jabetza-erregimenaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  9. (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  10. (Gaztelaniaz) «Etxeguneak motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  11. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak eraikuntza-urtearen arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  12. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak azaleraren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  13. 1 2 INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta Salamanca.tab.
  14. 1 2 INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente Salamanca.tab.
  15. 1 2 INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.