Salamanca

Koordenatuak: 40°57′54″N 5°39′51″W / 40.965°N 5.6642°W / 40.965; -5.6642
Wikipedia, Entziklopedia askea
Salamanka» orritik birbideratua)
Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Salamanca (argipena)».
Salamanca
Salamanca
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Salamancako probintzia
AlkateaCarlos Manuel García Carbayo (en) Itzuli
Izen ofizialaSalamanca
Jatorrizko izenaSalamanca
Posta kodea37001–37009
INEk ezarritako kodea37274
HerriburuaSalamanca City (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak40°57′54″N 5°39′51″W / 40.965°N 5.6642°W / 40.965; -5.6642
Map
Azalera39.56 km²
Altuera798 m
MugakideakSanta Marta de Tormes, Carbajosa de la Sagrada, Arapiles, Aldeatejada, Carrascal de Barregas, Doñinos de Salamanca, Villamayor, Villares de la Reina eta Cabrerizos
Demografia
Biztanleria143.954 (2023)
1.542 (2022)
alt_left 78.869 (%54,8) (%45,4) 65.359 alt_right
Dentsitatea3.638,88 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia923
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakCoimbra, Nimes, Würzburg, Brujas, Buenos Aires eta Las Palmas Kanaria Handikoa
MatrikulaSA
salamanca.es

Salamanca[1] izen bereko probintziako hiriburua da, Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoaren hego-mendebaldean kokatutakoa. Tormes ibaiaren ertzean dago eraikita, eta 153.472 biztanle zituen 2011an. Erkidego osoko hirugarren udalerririk populatuena da, Valladolid eta Burgos ostean.

Bi alde bereizten dira Salamancako hirian: 1936tik aurrera eraiki zen hiria, batetik, eta Erdi Arokoa, bestetik. Monumentuei dagokienez, multzo nabarmena dago hirigunean.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentu aipagarriak dira XII. mendeko katedral zahar erromanikoa, XVI-XVIII. mendeetako katedral berria —molde gotiko, errenazentista eta barrokoan egina—, XV-XVI. mendeetako San Esteban eliza domingotarra, XVI. mendeko unibertsitateko eskolak, XVIII. mendeko plaza nagusia eta XVI-XVIII. mendeetako eliza eta jauregi ugari. 1988an, gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk.

Bestela, bertako Aste Santua deklaratu dute nazioarteko interes turistikodun jaia.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Salamanca)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 22.5 24.7 29.8 34.7 37.0 39.8 39.6 37.5 30.6 24.5 18.5 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.9 10.8 14.0 15.7 19.7 25.2 29.3 28.7 24.5 18.2 12.4 8.8 17.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.7 0.3 1.4 3.5 7.0 10.5 12.8 12.4 9.0 6.1 2.2 0.7 5.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -13.4 -10.5 -8.2 -5.0 -1.4 3.0 5.8 4.5 1.4 -4.8 -7.6 -9.6 '
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6 6 5 7 8 5 3 2 4 7 7 7 66
Iturria: AEMET [2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salamancako katedral berria

Kartagotarrek sortu zuten Elmantica eta Salmantica hiri zaharra. Anibalek konkistatu zuen K.a. 220. urtean, eta oso komunikabide garrantzitsua izan zen erromatarren garaian. Musulmanek hartu zuten hiria VIII mendearen hasieran. Hurrengo urteetan gainbehera nabarmena izan zuen, musulmanen eta kristauen arteko gerrak zirela eta.

Alfontso VI.ak bere suhi Raimundo Burgundiakoari agindu zion hiria berriro eraiki zezan. Alfontso IX.ak unibertsitatea sortu zuen 1200ean, Alfontso X.aren garaian Europa guztian zehar ospe eta sona handia izan zuen ikastetxea, hain zuzen. 1520an, komunitateen arteko gerra zela eta, herri osoa matxinatu zen Salamancan, eta nobleak eta lur-jabe handiak kanpora egotzi zituzten.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan, gainbehera etorri zen hiriko ekonomia, larrugintza eta ehungintza desagertu ziren, eta izugarri murriztu zen biztanle-kopurua.

Napoleonen armadaren mende egon zen 1808tik 1812ra.

1936ko Gerra Zibilean, Francoren armadaren alde agertu zen hiria hasieratik, eta gobernu-egoitza izan zen.

Unibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salamancako Unibertsitatea 1218an sortu zuten, eta Europako zaharrenetako bat da.

Salamancako Unibertsitatearen aurrealdea

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepide eta burdinbideen gune garrantzitsua da. Nekazaritza-produktuen merkataritza, industria (tresneria mekanikoa, metalurgia, kimika-industria, janari-industria, ehungintza) eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.