Salanoia durrelli
Itxura
Salanoia durrelli | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Eupleridae |
Generoa | Salanoia (en) |
Espeziea | Salanoia durrelli [[|]] |
Banaketa mapa | |
Salanoia durrelli Eupleridae familiako ugaztun bat da. Madagaskarren bakarrik bizi diren Carnivora txikiak dira. Salanoia concolor espeziea da bere ahaiderik gertukoena, eta generoan bi espezie horiek baino ez daude. Biak genetikoki antzekoak dira, baina morfologikoki ezberdinak; hori dela eta, bi espezie gisa sailkatu dira. Lehenengoa 2004an ikusi zen eta 2010ean espezie berritzat sailkatu zen. Lac Alaotran baino ez da bizi.
Haragijale txiki, arre-gorrixka da. Oin zabalak ditu eta hortz zabal eta sendoak. Bi espezimen baino ez dira pisatu, 600 eta 675 gramo artekoak. Ziurrenik krustazeo eta moluskuz elikatzen da.