Salbazio-armada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salbazio-armada
Standard of the Salvation Army.svg
SalvationArmy.jpg
Datuak
Motakaritatezko erakundea, Sinesbidea eta erakundea
Jarduera sektoreaActivities of religious organisations (en) Itzuli, Other social work activities without accommodation n.e.c. (en) Itzuli eta voluntary sector (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
Kide kopurua1.650.000 (2018)
Honen parteProtestantismo
Eskumendekoak
Agintea
Zuzendari exekutiboaBrian Peddle (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera1865eko uztailaren 2a
Sortzailea
SorlekuaLondres
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: SalvationArmyUSA Twitter: salvationarmyuk Instagram: salvationarmyus Pinterest: salvationarmyus Edit the value on Wikidata
Armadaren banderaren esanahia: urdina Jaungoikoaren garbitasuna, gorria Jesu Kristoren odola eta horia Espiritu Santuarekiko fedea.
Salbazio-armadaren abeslari talde bat Lausanan.

Salbazio-armada[1][2] (ingelesez: The Salvation Army) 1865ean William Booth artzain protestanteak eta Catherine Booth, bere emazteak sortutako ongintza erakundea da. Booth metodista zen eta, ondorioz, erakundea beti protestantismoarekin lotu izan da. Egun gobernuz kanpoko erakundea da eta bere helburua giza-ongintza pribatua da. Erakundearen egoitza nagusia Londresen dago, Queen Victoria Street-en 101ean; handik mundu osoko taldeak zuzentzen dituzte.

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salbazio-armada 132 herrialdetan lan egiten du. Haren informazioa hizkuntza desberdinetan jaso daiteke. Administratiboki eta geografikoki erakundea 'lurraldetan' antolatzen da; hauek, halaber, dibisioetan antolatzen dira. Lurralde bakoitzak Lurralde Zuzendaritza dauka (THQ edo Territorial Headquarters). Dibisioetan ere zuzendaritza bat dago (DHQ edo Divisional Headquarters). Honen arabera, lurralde batean, herrialde desberdinak egon daitezke. Adibidez, Ameriketako Estatu Batuetan lau lurralde daude; Hego Amerikan, aldiz,Bolivia, Txile, Ekuador eta Peru lurralde berean daude. Lurralde bakoitzaren buruan 'Lurralde Komandantea' dago; honek Londresetik jasotzen ditu aginduak, International Headquarters edo IHQren bulegotik.

Gizarte laguntza banatzeko garaian Salbatzaile-armada munduko hirugarren erakundea da, Eliza Katolikoaren eta Nazio Batuen atzetik. Bakarrik 2009an, Estatu Batuetan, laguntza horietan 3.120 milioi dolar gastatu zuten. Haien aktibitateetan komunitateen zentroei laguntzea, errfuxiatuen esparruei edo hondamendien biktikeei laguntzea egokitzen dira.

Munduan soldatapeko 26.000 ofizial ditu, 100.000 langile eta 4,5 milioi bolondres gutxi gorabehera. 2018tik Brian Peddle kanadiarra da erakundearen burua edo jenerala.[3]

Armada munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mapa honetan erakude berak emandako informazioan oinarrituta dago:[4]

Salbazio-armadaren mundu mailako zabaltzea.

Salbazio-armada eta musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia hasieratik musikaren erabilera erakundearen ezaugarri bat izan da. Lehenengo urtetak baztertutako jendea erakartzeko modu bat izan zen. Londresen, XIX. mendean, kaleko musikarien familia batek, Fly familiak, armadarekin bildu zen, haien kaleko ekintzetan parte hartzeko; jendea biltzeko musika herrikoia jotzen zuten. Geroztik, bilkuretan musika interpretatzeko ohitura gorde egin da. Mota desberdinetakoak bereizi dira:

  • Brass Bands edo Brontzezko bandak
  • Brass Ensembles, txikiagoak
  • Kantuaren Brigadak edo abesbatzak

Musika erakundearen benetako ezaugarria bihurtu da.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Headbideetan erakundea sarritan eskuineko jarrera intrantsigenteekin lotu izan da. Zentzu horretan, erabiltzen dituzten kontratazio irizpideak salatuak izan dira. Haiekin lan egiteko derrigorrezkoa da fededunak eta heterosexualak izatea da. Ez dute ere beste erlijioetako pertsonak onartzen. Horregatik ere Estatu Batuetan behin baino gehiagotan epaitegietara eramanak izan dira. 2004an, New Yorkeko Korte Federalak erakundeak kontratazioan haien irizpide erlijiosoak ezartzeko eskubidea bazuela erabaki zuen.

2001ean eskandalu politiko baten protagonistak izan ziren Estatu batuetan ere bai. The Washington Post egunkariak Salbazio-armadaren barruko dokumentu bat zabaldu zuen non ixilpeko itun bat adierazten zen. Bertan George Bush presidenteari haien laguntza eskaintzen zioten horren truke erakundea diskriminazioaren aurkako legediatik kanpo gelditzen bazen. Informazioak sektore askoren protesta eragin zuen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2003]
  2. https://glosbe.com/eu/en/Salbazio-Armada
  3. http://www.ejercitodesalvacion.es/
  4. The Salvation Army Year Book 2015, Major Deslea Maxwell, Salvation Books, Londres, Erresuma Batua, 2014. ISBN 978-0-85412-928-7
  5. "Charity Is Told It Must Abide By Antidiscrimination Laws". New York Times. 2001ko uztailaren 11.[1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]